- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
IRABAZI-ASMORIK GABEKO ELKARTEENTZAKO dirulaguntzak, 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuak lortzen laguntzen duten proiektuak gauzatzeko
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-03-02 - 2026-03-30
- Arloa: Ingurumena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako irabazi asmorik gabeko elkarteei laguntzea GJH hauek lortzen laguntzen duten proiektuak egiten: 3,6,7,11,12, 13,14 eta 15.
HartzaileakEgoitza Gipuzkoan duten eta Autonomia Erkidegoko edo Estatuko elkarteen erregistroan inskribatuta dauden irabazi asmorik gabeko helburu orokorreko elkarteak.
Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologiaHonako proiektu mota hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
- Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko azterlanak, txostenak edo ikerketak egitea.
- Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko ingurumen-hezkuntzako proiektuak, biztanleria osoarentzat edo kolektibo espezifikoentzat direnak, baldin eta hezkuntza arautuarekin lotuta ez badaude. Informazio-, dibulgazio- eta gizarte-sentsibilizazioko kanpainak egin ahal izango dituzte, baita ingurumenaren arloko munduko egunak ere. Erakusketak, eztabaidak, hitzaldiak, mahai-inguruak, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta sinposioak egin ahal izango dituzte. Halaber, zinema- edo bideo-zikloak eta -saioak antolatuko dituzte, eta argitalpenak, ikus-entzunezko materialak eta web-orriak egingo dituzte.
- Ingurumen-boluntariotzari eta haren sustapenari buruzko informazio-proiektuak. Era berean, natura kontserbatzeko eta lehengoratzeko eta ingurumen-hezkuntzarako boluntarioekin jarduera zehatzak garatzeko proiektuak ere sartuko dira. Ingurumen-boluntariotzako ekintza bakoitzak gutxienez hamar parte-hartzaile izan beharko ditu.
- Dirulaguntzen 1. oinarriko 1. atalean aipatutako gaiei buruzko herritarren zientzia-proiektuak. Proiektua ibilbide zientifiko ezaguna duten erakunde edo pertsonekin lankidetzan egin behar da, eta ikerketa-lanetatik lortutako datuak publiko orokorraren eskura jarri beharko dira datu-base zientifiko egokien bidez. Diruz lagunduko diren zereginak honako hauek izango dira: proiektua diseinatzea, proiektua sustatzeko kanpainak, boluntariotzarako prestakuntza-ikastaroak, boluntarioek datuak hartzeko beharrezkoak diren materialak, datuak biltzea eta ordenatzea, dagozkion datu-baseetara transferitzea, eta emaitzak eta ondorioak idaztea.
Aurkeztutako proiektuek gastuen izaera izan beharko dute.
Gastu diruz lagungarriak eta ez lagungarriakDiruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jarduketaren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta behar-beharrezkoak direnak, besteak beste, honako hauek:
- Material grafikoak eta ikus-entzunezkoak formatu fisikoan edo elektronikoan editatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetara itzultzeko gastuak.
- Jarduerak garatzeko behar diren material suntsikorrak erostea diruz laguntzeko modukotzat joko da, baldin eta zentzuz eta neurriz erabiltzen badira.
- Erakundearen langile-gastuak, dirulaguntzaren xede den jarduera egitera bideratutakoak, betiere proiektuaren diruz lagun daitekeen aurrekontuaren edo, hala badagokio, egindako zati proportzionalaren % 50 gainditzen ez badute.
- A motako proiektuen kasuan, azterlana edo ikerketa idazten parte hartzen duten erakundeko kideen garraio-gastuak, hura garatzeko behar diren landa-bisitak egiteko. Kilometrajea kilometroko 0,29 eurotan ordainduko da, eta zenbateko horretan erregaiagatiko gastua ere sartuta dagoela ulertuko da. Diruz lagundu daitezkeen gastu gisa justifikatu ahal izango dira autobideetako bidesariak, baina ez aparkaleku-gastuak.
- B motako proiektuen kasuan,
- Hizlarien eta irakasleen ostatua, mantenua eta garraioa ikastaroetarako eta bestelako prestakuntza- eta sentsibilizazio-jardueretarako. Gehienez ere hiru izarreko hoteletan egingo diren egonaldiak bakarrik lagunduko dira diruz. Kilometrajea kilometroko 0,29 eurotan ordainduko da, eta zenbateko horretan erregaiagatiko gastua ere sartuta dagoela ulertuko da. Diruz lagundu daitezkeen gastu gisa justifikatu ahal izango dira autobideetako bidesariak, baina ez aparkaleku-gastuak.. Azkenik, kontzeptu horiengatiko gastuen guztizkoak ezin izango du gainditu proiektuaren diruz lagun daitekeen aurrekontuaren edo, hala badagokio, egindako zati proportzionalaren % 10.
- Lokalen alokairua, proiektuko ekintza batzuk gauzatzeko, hala nola hitzaldi-aretoak, baldin eta ez badira elkarteek beren jarduera normalean egiten duten aretoak.
- C eta D motako proiektuen kasuan,
- Boluntariotzako eta herritarren zientziako proiektuetan parte hartzen duten parte-hartzaileak jarduketa-eremura lekualdatzeko gastuak. Garraio kolektiboko ibilgailuen alokairua lehenetsi beharko da. Ibilgailu partikularrak erabiliz gero, kilometroko 0,29 euro ordainduko da kilometrajea, eta zenbateko horren barruan sartuko da erregaiagatiko gastua. Diruz lagundu daitezkeen gastu gisa justifikatu ahal izango dira autobideetako bidesariak, baina ez aparkaleku-gastuak.
- Parte hartzen duten boluntarioen istripu-asegurua eta erantzukizun zibila. Diruz lagundutako proiektuan egin beharreko jarduera estaltzen duen aseguruaren zatia bakarrik lagunduko da diruz.
Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko:
- BEZa, Gipuzkoako/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 30.8 artikuluaren arabera berreskuratu edo konpentsatu daitekeenean.
- Material inbentariagarria erosteko gastuak, instalazioak, obra zibila, konponketa, eraikuntza, eraberritze, ekipamendu eta bestelako gastuak, inbertsio errealak edo iraunkorrak badira.
- Erakunde eskatzaileen funtzionamendu gastu orokor finkoak (telefonoa, web-orriaren mantentze lanak, faxa, ura eta argia, etab.).
- Catering eta bazkarien gastuak.
- Beharrezkoak ez direnak edo gaizki justifikatutakoak. Beharrezkoak ez diren edo gaizki justifikatutako gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten ez diotenak, behar-beharrezkoak ez direnak eta oinarri hauetan ezarritako justifikazio-epeetatik kanpo egiten direnak.
- Deialdi honetan emango den dirulaguntzaren zenbateko osoa: 42.250 euro.
- Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa:75% diruz lagungarriak diren gastuen izango da, eta gehienez 8.000 euro izango da.
Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da,13. oinarrian xedatutakoa aplikatu behar denean izan ezik (gauzatzeko epea luzatzea).
Erakunde bakoitzak eskabide bakarra egin ahal izango du, 1. oinarriko 2. atalean bereizten diren motetako bati bakarrik dagokion proiektu baterako (A, B, C, D) nahiz horietako bat baino gehiago konbinatzeko
Eskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Aurkeztu behar diren agiriak1. Garatu beharreko proiektua deskribatzen duen memoria, gutxienez informazio hau jasoko duena:
- Proiektuaren izena.
- Helburuak.
- Ekimenaren interesa eta ekarritako ingurumen onura justifikatzea.
- Egin beharreko jarduketen deskribapena. A motako proiektuen kasuan, egingo den azterlanaren, txostenaren edo ikerketaren aurkibidearen hasierako proposamena jasoko da. Era berean, herritar zientziako proiektuetan parte hartuko duten ingurumen boluntarioentzako prestakuntza ikastaro eta tailerren kasuan, gai zerrendaren hasierako proposamena aurkeztuko da.
- Diruz lagunduko den proiektuaren kronograma.
- Proiektua garatzeko erabiliko diren baliabide materialak eta giza baliabideak. Langileen kasuan, bereizi egingo dira erakunde eskatzailearena eta proiekturako berariaz kontratatutakoa.
- Aurrekontu osoa eta banakatua, diruz lagundu daitezkeen gastuak berariaz adierazita. Ezin izango dira kontzeptu orokorregiak sartu, eta egingo diren gastu guztiak argi eta garbi deskribatu beharko dira. Langile gastuen kasuan, behar izango diren langileen guztizko kopurua eta langile bakoitzak proiektua garatzen emango duen ordu kopurua zehaztuko dira, eta, azkenik, langile horietako bakoitzaren orduko kostuaren kalkulua jasoko da.
2. Erakunde eskatzaileari dagokionez, honako alderdi hauek egiaztatzen dituen erantzukizunpeko adierazpen:
- Erakunde eskatzailearen bazkide kopurua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorreko inskripzio zenbakia. Era berean, interes publikoko erakundea bada, interes publikokotzat jotzeko dekretua.
- Dirulaguntzaren deialdiaren aurreko hiru urteetan egindako proiektuen zerrenda, proposatutakoaren antzekoak, noiz egin ziren eta bakoitzaren ezaugarri nagusien laburpen txiki bat (izenburua, helburuak, jarduera nagusiak, etab.).
Horretarako eskuragarri dagoen eredua betez egingo da.
3.Erakunde eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Orokorrean inskribatuta ez badago, dagokion erregistro ofizialeko inskripzioaren kopia, estatutuen kopia eta azken Zuzendaritza Batzordeko kideen ziurtagiria aurkeztu beharko dira.
4. Dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeko eskuragarri dagoen eredua, beteta.
5. Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANaren kopia.
6. Erantzukizunpeko adierazpena, erakundeak BEZa berreskuratu edo konpentsatu dezakeen ala ez adierazten duena. Horretarako, eskuragarri dagoen eredua bete beharko da
7. Banku edo aurrezki erakunde batek emandako dokumentua, non ziurtatzen den kontu korrontearen titularitatea erakunde onuradunarena dela. Agiri hori aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu bada.
8. Gizarte Segurantzaren sistema inskribatuta ez dauden erakunde onuradunek hori egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute erakunde horren emana.
Eskaerak aurkezteko epeaEskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak Internet bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko dirulaguntzen atariaren bidez. Horretarako prestatutako berariazko formularioa bete beharko da. Bertan, dirulaguntzen atarira sartu eta berariaz prestatutako inprimakia bete behar da, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotako sinadura elektronikoa edo pasahitz operatiboa erabiliz.
Dirulaguntzen atarirako estekahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/subvenciones
Ebazpen epeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.
Jaso beharreko dokumentazioaErabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEskaera aurkeztu zenetik 3 hilabete igaro badira ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute eskaera ezetsi egin zaiela administrazioren isiltasunagatik.
Gauzatzeko epea luzatzeaSalbuespen gisa, diruz lagundutako jarduera amaitzeko epea luzatu ahal izango da, baldin eta luzapen hori beharrezkoa bada jarduketa behar bezala amaitzeko, eta, betiere, deialdiaren urteko urriaren 31a baino lehen, erakundeak emandako dirulaguntzaren baliokidea den gastu bat benetan gauzatu izana justifikatu badu, honako agiri hauek aurkeztuz:
-Kanpoko gastuen kasuan, fakturen eta tiketen kopia eta horien ordainketaren egiaztapena. Halaber, kilometraje-gastuetarako eta bidesarietarako nahiz erantzukizun zibileko asegururako ziurtagiriak, 9. oinarrizko 2b idatz-zatian ezarritakoaren arabera.
-Barneko lan-gastuen kasuan, horien egiaztagiriak, 9. oinarriko 2b idatz-zatian ezarritakoaren arabera.
Ez da onartuko fakturarik, ez tiketarik, ez barneko lan-gastuen egiaztagiririk ere, baldin eta epea luzatzeko eskatzeko ezarritako epemuga baino geroagokoak badira. Epe hori igarota, ez da epe gehigarririk emango epea luzatzeko eskaera egiteko.
Halaber, erakunde eskatzaileak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du, dirulaguntza kudeatzen duen aplikazio informatikoan horretarako eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Epearen luzapen horrek inola ere ezingo du gainditu deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31ko muga.
Luzatzeko eskubidea eskatu eta lortuz gero ordaindu beharreko zenbatekoa eskaera egiten den unean justifikatutako edo egin beharreko gastuari buruz aurkeztutako dokumentazioak zehaztuko du, baina horrek ez du esan nahi diruz lagundutako jarduketa gauzatzeko eta justifikatzeko epea amaitzean zenbateko gehigarriak jasotzeko eskubiderik dagoenik, betiere eragotzi gabe 10. oinarria, ez-betetzeari buruzkoa eta, hala badagokio, bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeari buruzkoa.
Dirulaguntzen ordainketaDirulaguntzaren zenbatekoaren % 60eko lehen ordainketa aurreratu bat egingo da, abalen beharrik gabe, dirulaguntzari atxikitako jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, betiere aurrekontu baliabiderik badago. Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerako % 40a, diruz lagundutako proiektua gauzatzearen eta deialdiaren urriaren 31ra arteko azken frogagiriak aurkeztearen baldintzapean egongo da, edo, 13. oinarrian ezarritakoaren arabera, epea luzatzeko eskaera egun hori baino lehen egitearen baldintzapean.
Azken justifikaziorako dokumentazioaDiruz lagundutako jarduera guztia benetan egin dela justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztuko da Internet bidez:
1. Azaltzen-memoria teknikoa. Egindako ekintzen garapena deskribatuko da, eta, aurreikusitakoren bat egin ezin izan bada, zergatia justifikatuko da. Era berean, hasieran proposatutako helburuen eta lortutako emaitzen lorpen mailaren ebaluazioa egingo da. Era berean, proiektua garatu bitartean egindako material fisikoaren edo elektronikoaren kopia erantsiko da (egindako azterlanaren kopia, sortutako prestakuntza edo dibulgazio materialak, etab.). Bestalde, B, C y D motako proiektuetarako, argazki erreportaje bat edo ikus-entzunezko erreportaje bat ere sartuko da, proiektuaren faseak egin direla justifikatzeko. Halaber, B, C eta D motako proiektuetan, 16 eta 30 urte bitarteko gazteak eta/edo 60 urtetik gorako pertsonak publiko berariazko helburutzat hartu badira, parte-hartzaileen sexuaren eta adinaren araberako zerrenda bereizia aurkeztu beharko da, baina datu izendunak sartu gabe. Proiektuaren diseinuan parte-hartze inklusiboko neurriak eta/edo ingurumen-inpaktua prebenitzeko neurriak sartu badira, proiektua garatu bitartean azkenean hartu diren mota horretako neurriak deskribatuko dira, horiek baloratuko dira eta horiek egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztuko da.Azkenik, memoriak proiektuaren genero eraginaren balorazioa jaso beharko du. Horretarako eskuragarri dagoen eredua beteta aurkeztu beharko da.
2. Justifikazioko memoria ekonomikoa. Honek argibide hauek edukiko ditu:
- Jardueraren kanpoko eta barruko gastuen zerrenda sailkatua. Kanpoko gastuen kasuan, zerrendan hornitzailearen identifikazioa, faktura zenbakia, zenbatekoa eta jaulkipen data jasoko dira. Gastu horien memoria ekonomikoa horretarako prestatutako ereduaren bidez aurkeztu ahal izango da. Laneko barne kostuei dagokienez, garatutako jarduerak gauzatzen parte hartu duen langile bakoitzaren kostua zehaztuko da, proiektuan erabilitako ordu kopuruaren eta orduko kostuaren arabera. Era berean, langile bakoitzeko orduko kostu horren justifikazio bat sartu beharko da.
- Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan antzeko froga balioa baliokidea duten dokumentuak eta, hala badagokio, ordainketaren egiaztagiriak. Hala ere, 50 eurotik beherako gastuetarako (BEZa barne), eskudirutan ordaintzea onartuko da, betiere diruz lagundutako proiektuan horrela justifikatutako gastu guztiak 200 eurotik gorakoak ez badira (BEZa barne). Eskudiruzko gastu horiek behar bezala egiaztatu beharko dira erosketa-faktura sinplifikatuen bidez (tiketak). Faktura horiek indarrean dagoen araudia bete beharko dute, eta erositako artikuluak argi eta garbi zehaztu beharko dira. Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehen egindako gastuak islatzen dituzten fakturak edo ticketak, ez eta justifikaziorako ezarritako epemuga baino geroagoko jaulkipen data dutenak.
- Kilometraje- eta bidesari-gastuak justifikatzeko, ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ziurtagiri horretan zehaztuko dira egindako ibilbide bakoitzaren xehetasunak, data, deskribapena, ibilbidearen arrazoia, kilometrajea eta lotutako bidesarien gastuak.
- C eta D motako proiektuetan parte hartzen duten boluntarioen aldeko istripu- eta erantzukizun zibileko aseguruaren gastuak justifikatzeko, aseguru-erakundeak emandako ziurtagiria aurkeztuko da. Ziurtagiri horretan, gutxienez, erakundeak diruz lagundutako proiektua garatzeko kontratatutako aseguru horien poliza-estaldurei buruzko datuak, aseguratutako pertsonen kopurua eta polizaren zenbateko osoa egiaztatuko dira. Bai erantzukizun zibileko aseguruak bai istripu-aseguruak diruz lagundutako jarduerak gauzatzen diren aldi osoan izan behar dute indarrean.
- Barneko lan gastuak justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Ziurtagiria, honako hauek zehazten dituena, hilero: proiektuan langile gastuak egozten zaizkion langile bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen proiektuan emandako ordu kopurua, egin dituen zereginen zerrenda eta benetan lan egindako ordu kopurua, guztira.
- Diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteei dagozkien nominak, proiektuaren esparruan garatutako jarduerak gauzatzen parte hartu duten langile guztienak, eta haien ordainketaren justifikazioa.
- Lan ziurtagiriak (RLC eta RNT), diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteei eta proiektuaren esparruan garatutako jardueretan esku hartzen duten langileei dagozkienak. Diruz lagundutako proiektuari egozten zaizkion hilabeteetan kotizazioak ordaindu izanaren justifikazioa.
- Hasieran planifikatutako aurrekontuaren arabera gerta zitezkeen desbideratzeak justifikatuko dira.
- Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuk adierazten dituena edo, hala badagokio, halakorik ez dagoela adierazten duena. Bestelako finantzaketarik izanez gero, zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.
- Oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia
- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk); eta Foru Araua garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 FD).
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena.(2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
- 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
- 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako
Dirulaguntza ordaintzeko justifikazio-agiriak web-orri honen bidez aurkeztu beharko dira: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/subvenciones
- Mª Nieves Lazkano
- 943112949
- nlazcano@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.