Ikastetxeentzako dirulaguntzak, garapen jasangarriaren arloan inbertsioak egiteko


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei laguntzea, garapen iraunkorraren arloan prestakuntza eta sentsibilizazioa lortzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertitzeko

Deskribapena

GJHen baitan, diru-laguntza hauek nagusiki ingurumeneko alderdiak sustatzen dituzten  inbertsioak lagunduko dituzte eta, halaber, ingurumenaren esparruko gaien hezkuntza, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dutenak; esaterako, klima-aldaketa, jasangarritasun energetikoa, hondakinak eta ekonomia zirkularra, natura eta biodibertsitatea, mugikortasun jasangarria, ura eta uretako ekosistemak, edo kutsadura atmosferikoa eta akustikoa.

Hartzaileak

Laguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publiko, pribatu eta itundu hauek:

a) Haur Hezkuntza.

b) Lehen Hezkuntza.

c) DBH.

d) Batxilergoa.

e) Lanbide Heziketa.

Erakunde horiek ezingo dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikulua eta indarrean dagoen gainerako araudiak, onuradun izateko aurreikusitako debekuetako batean. 

Deskribapena eta kontzeptu diruzlagungarriak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxeei garapen jasangarriaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzen laguntzen duten ekipamendu, instalazio eta espazioetan inbertsioak egiteko.

Baldintzak

Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

Ezingo da diruz lagundu onuradun bakoitzeko jarduera bat baino gehiago.

Eskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.

Laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakoitzeko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da, eskaera egiten duen ikastetxearen izaeraren arabera:

  • Ikastetxe publikoek egindako eskaerak: diruz lagun daitekeen proiektuaren kostuaren %80.
  • Ikastetxe ez-publikoek egindako eskabideak: diruz lagun daitekeen proiektuaren kostuaren %40.

Dirulaguntzaren gehieneko muga 36.000 eurokoa izango da ikastetxe publikoen kasuan, eta 18.000 eurokoa ikastetxe ez-publikoen kasuan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta. Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Garatu beharreko jarduera deskribatzen duen memoria, hezkuntza-proiektua eta jardueraren proiektu teknikoa barne. Egin beharreko lanen denbora-plangintza barne hartuko dute.
  • Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidatan banakatua, bai eta zerga-oinarria eta BEZa ere.
  • Jardueran genero-ikuspegia txertatzearen deskribapena; horretarako, horretarako prestatutako eredua beteko da.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearentzat BEZa berreskuratu edo konpentsatu daitekeen ala ez adierazten duena. Horretarako, eskuragarri dagoen eredua bete beharko da.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, erakunde eskatzaileak Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan adierazitako onuradun-izaera eragozten duen kausarik ez duela eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duena. Horretarako erantzukizunpeko adierazpena, 3. oinarrian aipatzen dena, aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da.
  • Hala badagokio, oinarri arautzaileetako 7. oinarrian zehaztutako baloratu beharreko irizpideak egiaztatzen dituzten justifikazio-agiriak.
  • Eskabidea sinatzen duenak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia, baldin eta eskaera erakunde eskatzaileak berak elektronikoki formalizatzen ez badu.
  • Merkataritza-sozietateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek, arestian adierazitakoaz gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
    • Merkataritzako Erregistroan edo, hala badagokio, dagokion erregistro ofizialean inskribatutako eratze-eskrituren eta estatutu sozialen kopia.
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileek Berdintasun Plana eta sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko ezarritako neurriei buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dituzte dirulaguntzaren eskabidearekin batera.
Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez aurkezteko da, ondorengo helbide honetan: Ingurumeneko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 20a da. Izan ere, 2025eko otsailaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (34. zenbakia) argitaratutako deialdiaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak.

Diru laguntzen ordainketa

Ikastetxe publikoei bi epetan ordainduko zaie dirulaguntza:

  • Diruz lagundu daitezkeen ekintzen izaera kontuan hartuta (iraupena eta ohiko kudeaketarekin bat ez datorren finantza-kudeaketa), zenbatekoaren % 75eko lehen ordainketa aurreratu bat egin ahal izango da, abalik behar izan gabe, dirulaguntzari atxikitako jarduerak gauzatu ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, betiere aurrekonturik badago.
  • Bigarren ordainketa, gainerako % 25a, laguntzaren oinarri den jarduera gauzatzearen baldintzapean egongo da, aldez aurretik deialdia egiten den urteko urriaren 31 baino lehen dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztuta.

Publikoak ez diren ikastetxeei dirulaguntza ordaintzeko, laguntzaren oinarri den jarduketa gauzatu beharko da, eta ordainketa bakar batean egingo da, guztizko zenbatekoarekin, aldez aurretik dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren deialdiaren urteko urriaren 31ra arte.

Ordainketa justifikatzeko agiriak

Ezarritako baldintzak betetzen direla eta dirulaguntzaren xede den jarduera osoa benetan egin dela egiaztatzeko, diruz lagundutako jarduera zehazten duten egiaztagiriak aurkeztuko dira Internet bidez. Zehazki, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Egindako proiektu edo jarduketaren azalpen memoria teknikoa, diruz lagundu daitekeen jarduera gauzatu dela erakusten duen argazki-erreportajearekin batera. Halaber, inbertsioari lotuta egindako hezkuntza-jardueren eta lortutako emaitzen balorazioa egingo da.
  • Memoriak proiektuaren genero-eraginaren balorazioa jaso beharko du. Horretarako eskuragarri dagoen eredua aurkeztu beharko da, beteta.
  • Memoria ekonomikoa, fakturen kopia eta ordaindu izanaren egiaztagiria, edo, administrazio publikoen kasuan, eskumena duen organoak onartu izanaren egiaztagiria. Memoria ekonomikoa horretarako gaitutako ereduaren bidez aurkeztu ahalko da.
  • Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehenago egindako gastuei dagozkien fakturak, eztajustifikazioa aurkezteko epemuga geroagoko jaulkipen data duten fakturen bidez islatzen diren gastuak ere.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako jasotako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuk jaso direla adierazten dituena, edo, hala badagokio, halakorik ez dagoela adierazten duena. Beste finantzaketarik izanez gero, zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.
Araudi aplikagarria
Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)