Garapen Jasangarriko Helburuen ingurumen helmugak lortzen lagunduko duten espazioak, ekipamenduak edo instalazioak sortuko dituzten inbertsioak finantzatzera bideratuko dira dirulaguntzak, betiere xedeen artean honako gai hauetan heztea, prestatzea eta sentsibilizatzea badago: klima-aldaketa, jasangarritasun energetikoa, hondakinak eta ekonomia zirkularra, natura eta biodibertsitatea, mugikortasun jasangarria, ura eta uretako ekosistemak edo kutsadura atmosferikoa eta akustikoa.
Laguntzen zenbatekoa35.000 euro arte.
HartzaileakLaguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publiko, pribatu eta itundu hauek:
a) Haur Hezkuntza.
b) Lehen Hezkuntza.
c) DBH.
d) Batxilergoa.
e) Lanbide Heziketa.
Eskatzaileek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxo aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxo aren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean
BaldintzakDiruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.
Aurkeztu behar diren agiriak
Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea, jardueraren hezkuntza proiektua eta proiektu teknikoa barne. Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Zehazki, honako dokumentu hauek aurkeztuko dira, besteak beste:
Diru laguntzaren xede den ekintzaren justifikazioa, ikasleen prestakuntzaren, sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren ikuspuntutik, baita inbertsioari lotutako hezkuntza proiektuaren ikuspuntutik ere.
Lortu nahi diren ingurumen helburuak eta horiek Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatzea.
Exekuzio proiektu teknikoa.
Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Ondoren egin beharreko egiaztapenak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu. Eskatzaileak bere datu hauek ez direla kontsultatu behar irizten badu, datu horiek aurkezteaz gain, arrazoitu egin beharko du aurka dagoela. Eskubide hori balia dezake, bai eta datuak eskuratze ko, zuzentzeko, ezabatze ko edo mugatze ko eskubidea ere. Horretarako, arduradunarengana jo behar du, https://egoitza.gipuzkoa.eus-eko inprimakien bidez.
Merkataritza-sozietateek eta irabazi gabeko erakundeek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:
Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
Sinatzaileak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren.
2022ko martxoaren 17a
Eskaerak aurkezteko lekuaDerrigorrez Internet bidez aurkezteko da
Ebazpen EpeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik konta tzen hasita
Jaso Beharreko DokumentazioaEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da
Administrazio-isiltasunaren efektuakEskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak
Araudi aplikagarria
-Oinarri arautzaileak. 2022ko deialdia.
-2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk).
-2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.