Energia-komunitateak sortzea eta horiek instalazio fotovoltaikoetan inbertitzea sustatzeko diru-laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitate berriak sortzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea arautzea. Era berean, oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoeneko eratuta dauden energia-komunitateei zuzendutako dirulaguntzak ematea, eguneroko kudeaketa egiteko eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan inbertsioak egiteko ere.

Zehazki,  honako jarduera hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:

• Energia-komunitateen prestakuntza erraztera bideratutakoak, zehaizki:

­ -Energia-komunitateak eratzeko partaidetza-prozesuak antolatzea
­ -Abian jarri nahi diren energia-komunitateei buruzko informazio- eta publizitate-kanpainak.

 -Interesdunen aurreinskripziorako beharrezko baliabideak prestatzea (web orriak, inskripzio-orriak, etab.).
­ - Energia-komunitatearen bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren eta hartu beharreko gobernantza-aukeren azterketa.
­ - Energia-komunitatea eratzeko legezko agiriak idatzi eta inskribatzea (estatutuak, eskritura publikoak, etab.).
­ -Energia-komunitateekin lotu nahi diren eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak.

• Eratutako energia-komunitateei laguntzeko direnak, zehazki: 

­ -Funtzionamenduan dagoen energia-komunitatearen kudeaketari laguntzeko eta haren jarraipena egiteko jarduerak

­ -Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko jarduerak. Instalazioen proiektu teknikoak eta horien gauzatzea barne hartuko ditu.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira soilik Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako proiektu edo instalazioak, baldin eta ekipo berriez osatuta badaude eta aldez aurretik erabili ez badira.

 

Hartzaileak

1.Edozein pertsona juridikok, bai publiko zein pribatuk, jaso ahal izango ditu laguntzak, baldin eta egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan badute eta behar bezala eratuta badago.

2. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen proiektu teknikoak idazteko eta gauzatzeko dirulaguntzen eskaeren kasu zehatzean, ezinbesteko baldintza izango da eskatzailea energia-komunitate gisa eratuta egotea dirulaguntza eskatzeko unean.

3. Halaber, funtzionamenduan dagoen energia-komunitatearen kudeaketan laguntzearekin eta haren jarraipena egitearekin lotutako jardueren kasuan, dirulaguntza eskatzeko unean, eskatzailea energia-komunitate gisa eratuta egotea ere eskatuko da.

Gastu diru lagungarriak


1. Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako diruz lagun daitezkeen gastuek lotuta egon beharko dute, zalantzarik gabe, dirulaguntzaren xede den jarduerarekin, eta beharrezkoak izan beharko dute jarduera gauzatzeko.
2. Obra zibilean egindako gastuak lagungarriak izango dira, diruz lagundutako ekintza burutzeko zuzenean erlazionaturikoak edo ezinbestekoak ez direnak salbu, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu teknikoen irizpidetan.
3. Ez dira diruz lagunduko administrazio honako gastu hauek:

- BEZa.
- Instalazioak eta ekipoak mantentzeko, egokitzeko eta konpontzeko inbertsioak.
- Norberaren gastuak, langileenak, funtzionamenduarenak edo gastu orokorrenak.
- Inbertsioaren ondoriozko finantza-gastuak.

- Proiektuan erabilitako higiezinak eta lursailak erosteko edo alokatzeko kostua.
- Eskatzaileak sinatutako seguruak.
- Diruz lagun daitezkeen jarduketei dagozkien obrak gauzatzen diren bitartean, zaintza eta segurtasuna.
- Linea elektrikoen egokitzapenak, birmoldaketak edo exekuzioak, diruz lagundu daitekeen instalazioko energia husteko bakarrik ez direnak.
- Oro har, argi eta garbi definituta ez dauden edo inbertsioaren helburu energetikoak lortzea helburu zuzenik ez duten guztiak. Nolanahi ere, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea izango da gailenduko dena, eztabaida egonez gero.
 

Laguntzen zenbatekoa

Diru sarrerak sailkapen hurrenkerari jarraikiz emango dira, urteko deialdian aldez aurretik ezarrita dagoen guztizko zenbatekoa osatu arte. Proiektu bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango dira, betiere 7. oinarrian lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa. Dena dela, ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuen % 75 baino handiagoa. Era berean, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez 35.000 eurokoa izango da eskaera bakoitzeko, energia-komunitateak eratzera eta lehendik daudenei laguntzera eta haien jarraipena egitera bideratutakoetan, eta 75.000 eurokoa eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak abian jartzera bideratutakoetan.  

 

Baldintzak

Dirulaguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da, 13. oinarrian xedatutakoa aplikatu behar denean izan ezik.

 Ez dira dirulaguntza deialdi honetan sartuko honako jarduera hauek:

  • Deialdi honen xede den sortze-sistemari lotuta ez dauden energia kudeatzeko eta biltegiratzeko sistemez soilik osatutako instalazioak.
  • Kostu lagungarria honako hau baino txikiagoa daukaten jarduerak:

-Energia-komunitate berriak eratzeko eta lehendik daudenak kudeaketari laguntzeko eta jarraipena egiteko diruz lagun daitezkeen jarduketak: 2.000 euro (BEZIK gabe).

-Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko diruz lagun daitezkeen jarduketak: 5.000 (BEZIk gabe).

 

Deialdi honetarako, eta "tokiko jarduera" betekizuna betetzeko, kideak edo bazkideak energia berriztagarrien proiektuen inguruan daudela ulertuko da, baldin eta proiektuaren kokalekuaren ingurutik hogeita bost kilometrora, gehienez ere, beren jarduera gauzatzen badute edo bizi badira, eta, nolanahi ere, Gipuzkoako lurraldean.

Erakunde horiek ezin izango dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitako ezein debekuren eraginpean.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera guztiak honako dokumentazio honekin aurkeztu behar dira, aplikazio informatikoan eranskin gisa txer­taturik:

  1. Erakunde eskatzailearen nortasunari buruzko dokumentazioa, merkataritza-sozietateen eta elkarteen kasuan.


• Eskrituren/eratze-aktaren eta estatutu sozialen kopia eguneratuak aurkeztu beharko dituzte, dagokion erregistro publikoan behar bezala erregistratuta.
• Eskatzailearen IFZren kopia eta, hala badagokio, eskabidea sinatzen duenak erakundearen eta haren NANaren izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia.

     2. Jarduketaren dokumentazio espezifikoa:

a. Garatu beharreko jarduera deskribatzen duen memoria. Jarduketa osoa egiteko kronograma bat izango du, proiektuaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.

Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan egindako inbertsioen kasuan, honako dokumentazio hau gehituko da:

• Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen espezifikazio teknikoak (fabrikatzaileak emandako dokumentazio teknikoaren kopia).

• Planteatutako instalazioa udal-plangintzaren araudian behar bezala txertatu izanaren justifikazioa, edo, hala badagokio, hirigintza-egokitasuna lortzeko izapideak hasi direla egiaztatzea. Era berean, instalazio fotovoltaikoa kokatuko den higiezin edo orube ukituaren etorkizuneko erabilgarritasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.


b. Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidaka banakatua, gastuaren eta inbertsioaren partidak behar bezala bereizita, ahal bada horiek modu xehatuan eta zehatzean emanda.

 3. Dokumentazio osagarria.

- Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela. 

- Banketxe edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, non ziurtatzen den kontu korrontearen titularitatea erakunde-onuradunarena dela.

Eskaerak aurkezteko epea

20 egun baliodun, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, dirulaguntzen atarian.

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Aurreko atalean aipatutako epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, eskaerak administrazioaren isiltasunez ezetsi direla ulertu beharko dute entitate interesatuek.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak (https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2022/04/12/be220412.htm)

 

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.