- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, energia berriztagarriak, aurrezpena eta eraginkortasuna bultzatzeko diru laguntzak.
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-02-13 - 2025-03-12
- Arloa: Ingurumena
Deskribapena:
HelburuaDirulaguntzak ematea trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuOinarri hauen xedea da dirulaguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, toki-erakunde txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei, azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea. Zehazki, aurrekoaren markoan, diruz lagungarri izango dira:
A. Trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko planak eta azterketak:
A.1. Orokorrak.
- 1/2024 Legean, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarena, xedatutakoa jasotzen dituzten udal mailako klima- eta energia-planak.
- 4/2019 Legean, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, eta 254/2020 Dekretuan, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, xedatutakoa jasotzen dituzten energia-jarduketen planak.
- Hirigintza-plangintzaren jasangarritasun energetikoari buruzko azterketak.
- Mugikortasun eta garraio publikoko udal planak eta emisio gutxiko udal eremuak ezartzeari lotutakoak.
- Pobrezia eta zaurgarritasun energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.
A.2. Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera.
- Sektore publikoan, eraikin publikoen, ibilgailuen eta instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko auditoriak, azterlanak eta planak.
- Bizitegi-auzoetan, industrialdeetan, landa guneetan eta abarretan, energia eraginkortasuna hobetzeko planak eta azterketak.
- Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
- Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketak.
- Energia berriztagarrietan eta hondar-beroan oinarritutako instalazioak gauzatzeko proiektuak idaztea.
- Eraikin publikoetan energia berriztagarrien instalazioak jartzeko bideragarritasun azterketak.
- Eraikin eta instalazioen kontsumoak kontrolatzeko sistemak.
B. Proiektuak eta inbertsioak egitea energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea eta zaharberritzea:
- Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta instalazio eolikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak, eraikin eta instalazio publikoen autokontsumorako.
- Biomasa, geotermia, aerotermia eta hondar beroa energetikoki ustiatzeko instalazioak. Halaber, aurrez adierazitako energia iturriak erabiltzen dituzten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
- Energia Aurrezteko Eraikuntza Kode Teknikoaren (aurrerantzean EKT) Oinarrizko Dokumentuaren HE 4 atalean zehaztutako parametroak betetzen dituzten bero-ponpak, energia berriztagarria hornitzen dutela pentsa baitaiteke.
Proiektu bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen ehuneko bat izango dira, betiere oinarri honen lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa. Nolanahi ere, dirulaguntza ezin izango da diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75 baino handiagoa izan planen eta azterlanen kasuan, ezta % 50 baino handiagoa ere energia berriztagarrien instalazioetan egindako proiektuen eta inbertsioen kasuan, ezta 15.000 euro baino gehiagokoa eskaera bakoitzeko plan eta aztelanetarako eta 35.000 euro baino gehiagokoa proiektu eta inbertsioetarako.
Ez dira dirulaguntza deialdi honetan sartuko kostu lagungarria 3.000 euro baino txikiagoa daukaten jarduerak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzailea 5.000 biztanletik beherako udalerri bat bada.
BaldintzakEntitate bakoitzak, gehienez, bi eskaera egin ahal izango ditu; horietako bat A) atalean -energiari buruzko planak eta azterketak- sartu beharko da, eta bestea, B)atalean -proiektuak eta inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan-.
Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdari dagokion urteko urtarrilaren 1ean eta dagokion urteko urriarten 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da, 13. oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez bada.
Jarduera hauek ezin izango dira laguntza programa honetan sartu:
- Energia berriztagarriak erabilitzen diren instalazioak ezartzeko ez diren edo hala izanik ere, horiek Eraikuntza Kode Teknikoak betetzeko ezartzen dituen obra edo instalazio-proiektuak idaztea. .
- Energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioak baldin eta horiek egitea Eraikuntza Kode Teknikoak ezarri badu, energia aurrezteari begirako oinarrizko eskakizunak betetzeko, edo eraikuntzari lotutako gainerako kalitate-helburuak betetzeko. Eraikuntza Kode Teknikoak ezarritakoaren gainetik handitzeko instalazioak, berriz, diruz lagunduko dira.
- Eraginkortasun energetikoetako egiaztagiriak.
Erakunde horiek ezingo dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21bis 2) artikuluan, eta indarrean dagoen gainerako araudian onuradun izateko aurreikusitako debekuetako batean ere.
Eskaerak aurkezteko epea20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunektik aurrera.
Hartzaileak- Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.
- Toki-erakunde txikiek
- Mankomunitateak.
- Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada, eskualdeko garapen-agentziak barne.
Entitate hauek, aurten energiari buruzko plan edo jarduerak burutzeko hitzarmenak sinatzen badituzte Jasangarritasun Departamentuarekin, deialdi honek hitzarmen horien barruan dauden ekintzei ezin izango die diruz lagundu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaEskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea eta, halakorik izan ezean, proiektu teknikoa.
- Horren barnean, burutuko diren lanen denboraren plangintza bat ere zehaztu beharko da. Mankomunitateek eta eskualdeko agentziek egiten dituzten dirulaguntza eskaeren kasuan, zehaztu beharko da ea proposatutako jarduerak dagokion lurralde eremu guztian esku hartzea duen edo zati batean bakarrik.
Plan eta azterlanen kasuan, horiek Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 1/2024 Legeak, otsailaren 8koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legeak administrazio publikoei ezarritako betebeharrak betetzeko egiten duten ekarpena adierazi beharko da. Era berean energiari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko foru politikekiko, estrategiekiko eta planekiko lerrokatzea adierazi beharko da.
Energia berriztagarrien proiektu eta instalazioetako inbertsioen kasuan, memoriak eta proiektu teknikoak honako alderdi hauek ere jaso beharko dituzte:
- Orubeak edo eraikinak okupatzen edo erabiltzen badira, zuritu beharko da planteatutako jarduera udaleko plangintza araudiarekin bat datorrela, eta eragindako higiezina edo orubea erabilgarri dagoela.
- Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera, energia berriztagarriak jartzeko gutxieneko baldintzak betetzea: eraikina egin zen garaian Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT) bete beharrik ez zegoela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Justifikazio agiri horien adibide gisa, EKT indarrean jarri aurreko eraikuntza lizentziaren kopia, dagokion eskrituraren kopia, EKT indarrean sartu aurreko argiaren, gasaren, telefoniaren eta abarren ordainagirien kopia eta abar sar daitezke. Hala ere, EKTk ezarritakoa baino handiagoa den handitze bat egitea bada asmoa, justifikatu beharko da dirulaguntzara aurkezten den handitzeak araudi horretan eskatutakoa gainditzen duela.
- Proposatutako instalazio berriztagarriak sortuko duen urteko energiaren kalkulua kWh-tan: instalazioak sortuko duen urteko energiaren kalkulua aurkeztuko da, teknikari eskudunak egina kWh-tan, instalazioak ordaindu beharreko energia eskaria kontuan hartuta. EKTk agindutakoaren ondorioz egin beharreko instalazioen kasuan, kalkulu horretan jasoko da instalazioaren handitze horrek kode teknikoan ezarritakoaren gainetik ekoiztuko duena, instalazioaren gainerakoa kontuan hartu gabe. Azkenik, district heating-cooling sistemetako konexio berrien kasuan, kalkulu horretan jasoko da dagoen instalazioak urtean ekoiztu beharko lukeen energia (kWh), distric heating-cooling sistemetako konexio berrietarako soilik beharko den energia eskaerari erantzun ahal izateko.
- Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzaileak emandako zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako agiri teknikoen kopia).
b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidaka banakatua, gastuaren eta inbertsioaren partidak behar bezala bereizita, ahal bada horiek modu xehatuan eta zehatzean emanda. Eraikingintzaren Kode Teknikoak agindutakoaren ondorioz instalazio berriztagarrietan egin beharreko inbertsioen kasuan, baldin eta araudi horretan eskatutakoaren gainetik dauden handitze lanak egitea aurreikusten bada, banakatuta aurkeztu beharko dira handitze horri soilik dagozkion aurrekontuko partidak.
c) IV.A eranskina, jardueran genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa.
d) Merkataritza sozietateek arestian aipatutako dokumentazioaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko dute:
Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
Identifikazio fiskalaren txartelaren kopia.
Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren kopia, eskaera erakunde eskatzaileak berak elektronikoki formalizatzen ez badu bakarrik. Gainerakoan, eta arau orokor gisa, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko du eskabidea (sinadura elektronikoa, erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin); kasu horretan, ez da beharrezkoa izango inolako egiaztagiririk aurkeztea.
Enpresako pertsona okupatuen kopurua, Informazioa sexuaren arabera bereizita, urteko negozio eta balantze zifrak egiaztatzen dituen ziurtagiria.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, entitateak BEZa berreskuratu edo konpentsatu dezakeen adierazten duena edo, hala badagokio, ez duen. Horretarako, horretarako gaitutako V. eranskina bete beharko da. Horiek aurkeztetik salbuetsita geratuko dira udalak, toki-entitate txikiak eta mankomunitateak.
Derrigorrez Internet bidez aurkezteko da.
Ebazpen Epea
Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehineko epea hiru hilabatekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.
Araudi arautzailea- Iker Azurmendi
- 943112914
- ikerazurmendi@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.