- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-06-25 - 2025-07-22 23:59
- Arloa: Ingurumena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako Itsasertzeko Bideometria Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa
Entitate onuradunakGipuzkoako Lurralde Historikoko erakunde hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta, deialdiaren xedearekin zerikusia duten gastuak egingo badituzte:
- Mutrikuko Udala
- Debako Udala
- Zumaiako Udala
- Getariako Udala
- Zarauzko Udala
- Orioko Udala
- Hondarribiko Udala
Oinarri hauen xedea da laguntzak ematea norgehiagoka bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzak garbitzeko zerbitzua modu koordinatuan ematen dien kostaldeko udalei, horretarako egindako kontratazioa bitarteko dela, Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriako Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa, 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituenak, ezarritako eskumen subsidiarioak baliatuz. Zehazki udal hauei zuzenduta daude laguntzak: Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribiko udalei.
BetebeharrakErakunde eskatzailean ezin izango dute Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Bizitza Libreetarako Legearen testua onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako onuradun izateko debekuetako bat ere.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaEntitate eskatzaileak eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsi beharko dio:
a. Memoria teknikoa. Bertan, dirulaguntza honen xedearen barruan egin nahi den jarduera-plana zehaztuko da, oinarri arautzaileen lehenengo oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (I. eranskina). Zehazki, emango diren zerbitzuen zerrenda eta Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasunerako laguntzaren inguruan egingo diren esku-hartzeen zerrenda.
b. Memoria ekonomikoa, dirulaguntzaren xede diren jardueren aurreikuspena jasotzen duena, zerbitzuen aurrekontu xehatua, barneratuz partiden arabera banakatua.
c. Dokumentazioa dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta (B atala).
Eskaerak aurkezteko epea2025eko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako (oinarriak dagokion onespen erabakiaren I. eranskinean jasota daude), eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira. Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, orretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen den moduan.
Ebazpena emateko epeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasira.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza hauen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onestea: kostaldeko udalentzako Gipuzkoako Itsasertzeko Bideometriaren Foru Sarean oinarrituta emandako segurtasun laguntzaren osagarri gisa:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/06/24/c2504615.pdf
- Nerea Egia
- 943113767
- negia@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.