Aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako beka


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-02-21 - 2025-03-20
  • Arloa: Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako beka.

Deskribapena

Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako beka bat, 12.000 eurokoa, emango da. 

Beka azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaio:

a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berritzaileak.
b) Teknologia energetiko berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoa, Gipuzkoan ezartzea.
c) Mikrosorkuntza energetikoa eta sorkuntza banatua. Autokontsumo eta metatzea (bateriak).
d) Kontsumo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.
e) Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikuntza sistemak jartzea.

Bekak 12 hileko iraupena izango du, deialdiaren ebazpena argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.

Betebeharrak

Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, titulazio akademiko hau eskatuko da:

— Zientzietako adarretako, arkitekturako eta ingeniaritza tituludunak, bai LHko goi mailako modulukoak, bai unibertsitatekoak.

Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.

Era berean, euskara ezagutzaren titulua egiaztatu beharko dute, Hizkuntzen Europako erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailakoa, hain zuzen ere.

Eskatzaileek ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.

Beka bateraezina izango da xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.

Eskaerak aurkeztea

Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, irailaren 28an, 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eginez, zeinak baliabide elektronikoen erabilera arautzen baitu Foru Administrazioaren eremuan, eta, otsailaren 10eko, IOH-013/17 Foru Agindurekin bat eginez, zeinak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko dirulaguntzen espedienteen izapide zehatzak baliabide elektronikoen bidez egiteko betekizuna arautzen baitu (2017ko otsailaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 35 zk.).

Internet bidezko eskaeren aurkezpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago. Orobat, horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, sinadura elektronikoa erabiliz edo aipatutako irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan jasotzen diren kode operatiboa erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik.

Aurkeztu beharreko agiriak

—  Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

— Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia.

15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.

— Titulu akademikoaren, euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten tituluen eta NANaren kopia, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.

— Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia eta curriculuma aurkeztuko dira. Era berean, tutore edo zuzendariak sinatuko ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela eta bekaren xede den arloan, gutxienez 3 urteko ikerketa, irakaskuntza eta/edo lanbide-esperientzia duela.

— Proiektua lan-ingurunea batean garatzen bada, dagokion erakundeak sinatu eta zigilatutako ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, ikerketa-talde bati atxikita dagoela.

— Erantzukizuneko adierazpena, non jasoko den eskatzailea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikulua eta indarrean dagoen gainerako araudiak, onuradun izateko aurreikusitako debekuetako batean.

— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela inolako laguntza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.

— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan jarduera laboralik garatzen.

— Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den dokumentazio, publizitate, irudi edo materialetan hizkera ez-sexista erabiliko dela, sexu-estereotipoak edo emakumeak diskriminatzen dituzten irudiak saihestuko direla, eta sustatuko den irudiak beti izan beharko dituela balore gisa berdintasuna, presentzia orekatua, dibertsitatea, erantzunkidetasuna, rol aniztasuna eta genero identitatea.

Bai formulario eta baita eskatutako erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak egiteko ereduak ere, Foru Aldundi honetako egoitza elektronikoan kokatua dagoen diru laguntzen atarian eskuratu ahal izango dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus).

Informazio osagarria

Bekaren oinarrietan zehazten da zein izango den hautagaien hautaketa prozesua eta baita balioespen irizpideak ere.

Araudi aplikagarria

Bekaren deialdia eta oinarri arautzaileak: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2025/02/20/c2501290.pdf

Araudi orokorra:

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)