Aurrezpen eta eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako beka


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-02-21 - 2026-03-20
  • Arloa: Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako beka.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Aurrezpen eta jasangarritasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabileraren arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako beka bat, 12.000 eurokoa, emango da. 

Beka azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaio:

a) Aurrezpen eta eraginkortasun energetikorako teknologia berritzaileak.
b) Teknologia energetiko berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoa, Gipuzkoan ezartzea.
c) Mikrosorkuntza energetikoa eta sorkuntza banatua. Autokontsumo eta metatzea (bateriak).
d) Kontsumo energetikoen kontabilizazio eta telekudeaketa sistemak.
e) Energia berriztagarrietan oinarritutako energia deszentralizatutako hornikuntza sistemak jartzea.

Bekak 12 hileko iraupena izango du, deialdiaren ebazpena argitaratzen den unetik kontatzen hasita.

Laguntzen zenbatekoa

Beka bakoitza 12.000,00 eurokoa izango da. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera.

Beka hauek bateraezinak izango dira xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengo zatia, kopuru osoaren %50, beka emateko unean, eta bigarren zatia, gainerako % 50, abenduan, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak proiektuaren hasierako txostena onartu ondoren, 12. oinarrian bukaerako zuriketaren eskakizuna alde batera utzi gabe.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan. Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin.

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.

Proiektuaren tutoretza edo zuzendaritza lanak egiten dituen pertsonak, bekaren xede den arloan, gutxienez 3 urteko ikerketa, irakaskuntza eta/edo lanbide-esperientzia duela egiaztatu beharko du.

Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gutxienik bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus) bertan diru laguntzaren atarira sartuz.

Ebazpen epea

Deialdia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoitza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez balitza ie eskatzaileei behar bezala jakinarazi, beka eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Araudi aplikagarria

Araudi orokorra:

  • 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk)
  • 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)