1. (Derrigorrezkoa) Memoria tekniko bat, proiektu egin den azalduz. Hau, eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak eta hauei lotutako biltegiratze-sistemak gauzatuz gero, proiektuaren argazkiekin bidali behar da.

  2. (Derrigorrezkoa) Diru-sarrerak eta gastuak zehatz azaltzen dituen memoria ekonomikoa.

  3. (Derrigorrezkoa) Lagundutako jardueraren fakturak eta ordaindu izanaren egiaztagiriak

  4. (Derrigorrezkoa) Erantzunkizunpeko adierazpena, helburu bererako jastoako beste dirulaguntzak jaso direla edo ez direla jaso adierazten duena. Beste finantzaketarik izanez gero, zenbatekoa eta jatorria adierazi beharko dira.

  5. (Derrigorrezkoa) IV.B. eredua. Jardueren garapenean genero-irizpideak txertatzea (eta herritarren komunitateen kasuan, pobrezia eta zaurgarritasun energetikoaren inguruko irizpideak txertatzea)

  6. (Aukerazkoa) Egindako inbertsioak ibilgailuak kargatzeko azpiegiturak badira: karga-puntuen zerrenda, haeun potentzia, norabidea, kargagailu-kopurua, kokapen-planoa eta argazkiak. Ibilgailuen erosketan: IAT txartela eta zirkulazio-baimena.

  7. (Aukerazkoa) Langileen gastuak justifikatzeko, nominak, lanileen izen-zerrenda (LIZ) eta kotizazioen zerrenda (LKZ) - lehengo TC1 eta TC2- erabiliko dira.