Auditoretza energetikoak, berriztagarriak ezartzeko azterketak, produktuaren ingurumen adierazpenak, zirkulartasun planak eta deskarbonizazio planak egiteko eta erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko dirulaguntzak
OHARRA. EPE LUZAPENA.40/2025 Foru Agindua, martxoa ren 11koa, bidez eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunetan luzatzen da.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerakAurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Auditoretza energetiko integralak. Auditoritzek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak, VIII.A. eranskinean jasotakoak izango dira.
b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak. Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu. Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak VIII.B eranskinean jasotakoak izango dira.
c) Produktuaren ingurumen adierazpena. Produktuaren ingurumen adierazpenek ingurumen profil fidagarria, esanguratsua, gardena eta konparagarria eman behar dute, produktu batek ingurumenean dituen eraginen berri emateko. Azterketa aplikatu beharreko arau teknikoen arabera egin beharko da, eta hirugarren entitate baten kanpo egiaztapena jaso beharko dute.
d) Zirkulartasun-planak. Enpresetako zirkulartasun-planek hondakinen sorrera eta kudeaketa, lehengaien kontsumoa, alternatiben analisia, prozesuen eta produktuen hobekuntza aukerak aztertu eta ezarri nahi diren hobekuntza-neurriak definituko dituen ekintza-planaren definizioa jasoko dituzte.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak VIII.C eranskinean jasotakoak izango dira. Plana egiteko, dirulaguntzen atarian eskuragarri dagoen "Enpresa-zirkulartasuneko planak egiteko edukien definizioa dirulaguntzen atarian" izeneko dokumentuan jasotako orientazioak jarraitu ahal dira. Dokumentua Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko laguntzen, beken eta dirulaguntzen atariaren “Dokumentu edo ereduetara sarbidea” atalean eskuragarri dago.
e) Deskarbonizazio planak. Enpresetako deskarbonizazio planek energia eta lehengaien kontsumoa, deskarbonizazioaren testuingurua aztertuko dute eta deskarbonizazioan aurrera egiteko ezarri beharreko neurriak bilduko dituen ekintza-plana definituko du.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak VIII.D eranskinean jasotakoak izango dira. Plana egiteko, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak prestatutako deskarbonizazio-plan sektorialak kontsultatu ahal dira esteka honetan: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/deskarbonizazio-plan-sektorialak
f) Erakundearen karbono aztarnaren kalkulua. Diruz lagunduko dira soilik, erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da.
Entitate onuradunaren izaeraLaguntzak eskuratu ahal izango dituzte Gipuzkoan kokatutako foruz kanpoko fundazioek eta foruz kanpoko merkataritza sozietateek eta 3. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen dituztenak.
Laguntzen zenbatekoa- Auditoretza energetiko integralak: 8.000 €
- Berriztagarriak ezartzeko azterketak: 6.000 €
- Produktuaren ingurumen adierazpena: 8.000 €.
- Zirkulartasun planak: 7.000 €
- Deskarbonizazio planak: 7.000 €
- Erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua, kategoria eta kalkulu urte bakar baterako 7.000 €, 1.000 € gehiago gehituz kategoria gehigarri bakoitzeko. Urte gehigarri bat kalkulatzeagatik: 1.000 €. Hori guztia, gehienez 10.000 €-koa.
Jarduera bat baino gehiago egitea jasotzen den eskaeretan, gehieneko zenbatekoa bakoitzarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoen baturak zehaztuko du.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Burutuko den jarduera deskribatzeko formularioa (IV. eranskina), egoitza elektronikoan gaitutakoa; horren bitartez 7. Oinarriaren arabera balioetsiko diren aspektuen informazioa eta aurrekontua emango da.
- Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Ondoren egiaztatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu.
Eskubide hori balia dezake, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo mugatzeko eskubidea ere. Horretarako, arduradunarengana jo behar du, https://egoitza.gipuzkoa.eus-eko inprimakien bidez.
- Erantzukizuneko adierazpena: armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez dela aritzen adierazi beharko du eskatzaileak.
- BEZa berreskuratu edo konpentsatu daitekeela egiaztatzen duen aitorpena.
- Sozietatea eratzeko eskrituren eta estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatu direnak.
- Ingurumen baimen integratua, ingurumen baimen bakarra, jarduera sailkatuen lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa, erakunde eskatzaileari aplikatutako baimenaren erregimenaren arabera.
- Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren arabera, erakundearen jarduera barne hartzen duen EJSNaren atala egiaztatzen duen dokumentazioa. Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, informazio hori jasotzen duena.
- Itxitako azken ekitaldiari dagokionez, erakundearen negozio bolumen orokorra egiaztatzen duen dokumentazioa. Itxitako azken ekitaldiko urteko kontuak edo aurkeztutako sozietateen gaineko zerga aurkeztu ahal izango dira, negozio-bolumen orokorra erakusten duena.
- Erakundeko langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde ofizialak emana. Gizarte Segurantzak egindako altako langileen txostena aurkeztu ahal izango da.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileek dirulaguntza eskaerarekin batera Berdintasun Plana aurkeztu dute, baita erantzukizunpeko adierazpena sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko ezarritako neurriak ere.
- Hala badagokio, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak emandako erantzukizuneko adierazpena, erakundeak adierazten duen zuzendaritza-organoan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua duela ziurtatzen duena. Ziurtagiri horretan, gutxienez, zuzendaritza-organoaren aipamena, kideen izen-abizenak eta NAN zenbakiak jaso beharko dira.
- Dirulaguntzaren xedea energia-auditoria bat egitea denean, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du ez dagoela behartuta auditoria hori egitera, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago.
Ebazpen epeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Dirulaguntzen atarira sarbidea Dirulaguntzen oinarri arautzaileakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.