Aurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Auditoretza energetiko integralak.
Auditoritzek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak, VII.A. eranskinean jasotakoak izango dira.
b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak
Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu. Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak VII.B eranskinean jasotakoak izango dira.
c) Erakundearen karbono aztarnaren kalkulua.
Diruz lagunduko dira soilik, erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da.
Erakundearen karbono aztarna kalkulatzeko, metodologia hauetakoren bat erabili beharko da:
- UNE-EN ISO 14064-1:2019. Berotegi efektuko gasak. 1. zatia: Orientazioarekin zehaztea, erakundeen mailan, berotegi efektuko gasak kuantifikatzeko eta isurien eta kentzeen txostena egiteko (ISO 14064-1: 2018).
- GHG PROTOCOL. Corporate Standard: A Corporate Accounting and Reporting Standard; y Corporate Value Chain (Scope 3) Accounting and Reporting Standard
Erakundearen karbono aztarna kalkulatu ahal izango da urte bakarrerako, ahal dela, 2023rako, edo 2 urtera arte (2023-2022).
Karbono aztarnak inskribatu beharko dira Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren karbono aztarnaren, konpentsazioaren eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuen erregistroan (martxoaren 14ko 163/2014 Errege Dekretuak sortua) eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko du. Ezinbestekoa izango da azken justifikazioa egiteko momentua ziurtagiri bidez egiaztatzea.
Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Gipuzkoan kokatutako foruz kanpoko fundazioek eta foruz kanpoko merkataritza sozietateek eta 3. oinarrian adierazten diren baldintzak betetzen dituztenak.
Laguntzen zenbatekoaJarduera bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen ehuneko bat izango dira, betiere oinarri honen lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa.
Nolanahi ere, ezingo dira kopuru hauek gainditu:
a) Enpresa handia: 50%.
b) ETEa: 60%.
c) Enpresa txikia: 70%.
Jarduera bakoitzeko gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira:
- Auditoretza energetiko integralak: 10.000 €
- Berriztagarriak ezartzeko azterketak: 6.000 €
- Erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua, kategoria eta kalkulu urte bakar baterako 6.000 €, 1.500 € gehiago gehituz kategoria gehigarri bakoitzeko. Urte gehigarri bat kalkulatzeagatik: 1.000 €. Hori guztia, gehienez 10.000 €-koa.
Jarduera bat baino gehiago egitea jasotzen den eskaeretan, gehieneko zenbatekoa bakoitzarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoen baturak zehaztuko du.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Burutuko den jarduera deskribatzeko formularioa (VI. eranskina), egoitza elektronikoan gaitutakoa; horren bitartez 7. Oinarriaren arabera balioetsiko diren aspektuen informazioa eta aurrekontua emango da.
- Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du. Ondoren egiaztatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beharrezko kontsultak eta egiaztapenak egingo ditu.
Eskubide hori balia dezake, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo mugatzeko eskubidea ere. Horretarako, arduradunarengana jo behar du, https://egoitza.gipuzkoa.eus-eko inprimakien bidez.
- Erantzukizuneko adierazpena: armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez dela aritzen adierazi beharko du eskatzaileak.
- 036 zentsu-aitorpenaren kopia, BEZa berreskuratu edo konpentsatu daitekeela egiaztatzeko.
- IV. A) eranskina, dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta.
- Sozietatea eratzeko eskrituren eta estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatu direnak.
- Ingurumen baimen integratua, ingurumen baimen bakarra, jarduera sailkatuen lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa, erakunde eskatzaileari aplikatutako baimenaren erregimenaren arabera.
- Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren arabera, erakundearen jarduera barne hartzen duen EJSNaren atala egiaztatzen duen dokumentazioa. Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, informazio hori jasotzen duena.
- Itxitako azken ekitaldiari dagokionez, erakundearen negozio bolumen orokorra egiaztatzen duen dokumentazioa. Itxitako azken ekitaldiko urteko kontuak edo aurkeztutako sozietateen gaineko zerga aurkeztu ahal izango dira, negozio-bolumen orokorra erakusten duena.
- Erakundeko langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde ofizialak emana. Gizarte Segurantzak egindako altako langileen txostena aurkeztu ahal izango da.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileek dirulaguntza eskaerarekin batera Berdintasun Plana aurkeztu dute, baita erantzukizunpeko adierazpena sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko ezarritako neurriak ere.
- Hala badagokio, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak emandako erantzukizuneko adierazpena, erakundeak adierazten duen zuzendaritza-organoan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua duela ziurtatzen duena. Ziurtagiri horretan, gutxienez, zuzendaritza-organoaren aipamena, kideen izen-abizenak eta NAN zenbakiak jaso beharko dira.
- Dirulaguntzaren xedea energia-auditoria bat egitea denean, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du ez dagoela behartuta auditoria hori egitera, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago.
Ebazpen epeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Dirulaguntzen atarira sarbidea Dirulaguntzen oinarri arautzaileakEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.