Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako eta informazio eta komunikaziorako proiektuetarako bekak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako proiektuetarako bekak elkarrekiko norgehiagokako erregimenean esleituko dira.

4 beka emango dira  eta bakoitza 12.000 eurotakoa izango da.

Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuak ondorengo alorretan jardungo dute:

a)    Berotegi efektuko gasen emisioa mugatzea deialdi honetako beste ildo batzuetan aintzat hartu ez diren eremuetan. Karbono hustulekuen analisia eta indartzea.
b)    Arrisku analisia eta ahultasun azterketak  Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazaritza sistemak.
c)    Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.
d)    Erresilientziaren  egokitze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.

Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio proiektuak ondorengo alorretan jardungo dute:

a)    Aldaketa klimatikoari buruzko ulermen publikoa handitzea, ahal den neurrian Gipuzkoa lurraldean duen eraginean zentratuz.
b)    Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida sustatzea, gizartean duen eragina eta herritarrek har ditzaketen egokitzeko eta arintzeko neurriak.
c)    Adin guztietako jendea inspiratu eta piztu gure ohiturek aldaketa klimatikoaren gainean izan dezaketen aldeko ondorioei buruz.
d)    Trebetasunak  garatzea   aldaketa klimatikoaren dibulgazioan eta komunikazioan.

Laguntzen zenbatekoa

Beka bakoitza 12.000,00 eurokoa izango da. Zenbateko horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian ezarritakoaren arabera.

Beka hauek bateraezinak izango dira xede bera edukiz, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako edo eman ditzakeen bestelako beka, diru laguntza edo laguntza guztiekin.

Bekaren ordainketa bi zatitan egingo da. Lehenengo zatia, kopuru osoaren % 50, beka emateko unean, eta bigarren zatia, gainerako % 50, 2020ko abenduan, Ebaluazio eta Jarraipen Batzordeak proiektuaren hasierako txostena onartu ondoren, 12. oinarrian bukaerako zuriketaren eskakizuna alde batera utzi gabe.

Hartzaileak

Beka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera laborala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan. Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin.

Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.

Proiektuaren tutoretza edo zuzendaritza lanak egiten dituen pertsonak, bekaren xede den arloan, gutxienez 3 urteko ikerketa, irakaskuntza eta/edo lanbide-esperientzia duela egiaztatu beharko du.

Onuradunak diruz lagundutako jardunaren bitartez sortzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute, gutxienik bi hizkuntza ofizialen berdintasuna zainduz.

Aurkeztu behar diren agiriak

-Beka eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta.

-Proiektuaren aurreproiektua: bertan jasoko dira titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia. 15-20 orrialde izango ditu gutxi gorabehera, eta laburpen bat izango du euskaraz eta gaztelaniaz idatzita.

-Titulu akademikoaren, euskara eta ingelesezko ezagutzak egiaztatzen dituzten tituluen eta NANaren kopia, eta baita eskatzailearen curriculum labur bat ere.

-Eskatzaileak beka jasotzen duen proiektua garatzeko tutore edo zuzendari baten laguntza izango badu, tutore edo zuzendari horren nortasun agiriaren kopia eta  curriculuma aurkeztuko dira. Era berean, tutore edo zuzendariak sinatuko ziurtagiria aurkeztuko da; bertan adieraziko da bekaren xede den proiektuaren tutore edo zuzendari izateko konpromisoa hartzen duela eta bekaren xede den arloan, gutxienez 3 urteko ikerketa, irakaskuntza eta/edo lanbide-esperientzia duela

-Proiektua lan-ingurunea batean garatzen bada, dagokion erakundeak sinatu eta zigilatutako ziurtagiri baten bidez egiaztatu beharko da, eta, hala badagokio, ikerketa-talde bati atxikita dagoela.

-Erantzukizuneko   adierazpena, non   jasoko den  eskatzailea ez dagoela sartuta Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako martxoaren 9ko  2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izateko aurreikusten dituen debekuetan.

-Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den aurrez adierazitako helburu edo xede berarekin ez dela inolako laguntza, beka sarrera edo baliabiderik eskatu, Administrazio Publiko edo erakunde publiko nahiz pribatuan.

-Erantzukizunpeko adierazpena, non jasoko den ez duela bekaren xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan jarduera laboralik garatzen.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (http://www.gfaegoitza.eus) bertan diru laguntzaren atarira sartuz.

Ebazpen Epea

Deialdia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi bakoitza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igaro ondoren ebazpena ez balitza ie eskatzaileei behar bezala jakinarazi, beka eskaera ezetsitzat jo ahal izango da, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioaren Administrazio Prozedura Erkidearenak, bere 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria

- Beken deialdia eta oinarri arautzaileak
- Araudi orokorra:
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk)
2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.