Diruz lagungarri izango dira:
a) Itsasertzeko, ibaietako eta lehorreko espazioetan sakabanatuta dauden zaborren pilaketa fokuak garbitzea.
Lehorreko pilaketa fokuak garbitzeko jarduerekin batera, etorkizunean egin ahalko liratekeen isuriei aurre egiteko prebentzio neurriak ezarri beharko dira, hala nola itxiturak, disuasio-elementuak edo kartelak.
b) Zaborrak kontrolik gabe ez isurtzeko edo horiek ibai-ingurura ez iristeko elementuak jartzea.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko entitate hauek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako dirulaguntzak:
Eskabidea, ondoren adierazten den dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Diru-laguntzen atarian sartu eta horretarako prestatutako berariazko inprimakia beteko da.
a) Garatu beharreko jardueraren deskribapen-memoria. Memoria horretan, gutxienez, honako deskribapenak jasoko dira: lortu nahi diren helburuak, problematika, abiapuntuko egoera eta garatu beharreko jarduketa, lanen kokapena plano batean, jardungo den eremuaren luzera edo azaleraren zenbatekoa eta hondakinak biltzeko potentzialaren zenbatekoa, tonatan. Guzti horrekin batera, argazki-erreportaje bat aurkeztuko da.
b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, kontu-sailen arabera banakatua. Balioetsiko da aurkeztutako banaketa eta zehaztapena.
c) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du.
d) Hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateen mendeko sozietate instrumentalek arestian aipatutako dokumentazioaz gain, honako hau ere aurkeztu beharko dute:
• Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
• Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren.
Eskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Eskaerak aurkezteko epea2022ko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Ebazpena jakinarazteko epeaDagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.
Ordainketa eta zuriketaDirulaguntzaren ordainketa laguntzaren oinarri den jarduketa betetzearen baldintzapean egon da, eta ordainketa bakar batean egingo da dirulaguntzaren zenbateko osoarekin, behin, deialdiaren urtearen urriaren 31ren aurretik dokumentazio zuritzailea aurkeztuta.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia.
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzenak, eta foru arau hori garatzeko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartuak).
Udalei eta hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei, sakabanatutako zaborren pilaketa fokuak prebenitzen eta zuzentzen lagunduko duten jarduketak egiteko dirulaguntzak emateko araubideko oinarri arautzaileak.
http://www.gipuzkoa.eus/subvenciones
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.