Ekonomia zirkularrari buruzko ikerketa eta berrikuntzako bekak jarduera azpieremu hauetako batean eragiten duten proiektuei emango zaizkie.
a) Material, prozesu eta produktu jasangarriagoak berritzea.
b) Produktuen balio-bizi tza luza tze ra bideratutako jarduerak.
c) Lehengaien kon tsu moa eta hondakinen sorrera murriztea.
d) Elikagai-xahuketa murriztea.
e) Plastikoen erabilera eraginkorragoa sustatzea.
f) Hondakinak berrerabiltzeko, birziklatze ko eta berreskuratzeko tasa handitzea.
g) Hondakinetatik sortutako bigarren mailako lehengaien erabilera handitzea.
h) Zabor barreiatuaren arazoa aztertzea.
Beti ere, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Orokorra 2019-2030 kontuan hartu
Berriak
- Tutoreak eskarmentu minimo bat eduki behar du: 3 urte.
- Tutorearen oniritzia eskatzen da proiektu bukatuta dagoenean, baita hasierako memoriarentzat ere (azaroan).
- Ikertzailearen lan-ingurunea gehiago baloratzen da.
- Jaurnaldi erdia baino dedikazio handiago eskatzen duten lanak ez dira bateragarriak beka honekin.
Laguntzen zenbatekoa12.000 euro
BaldintzakBeka eskatu ahal izango dute Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu-kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisikoek, baldin eta jarduera profesionala garatzen ez badute beka hauen xede den eremuan eta oinarri hauetan arautzen diren terminoetan.
Eskatzaileek lanbide heziketako goi mailako titulu bat izan beharko dute, unibertsitate gradu eta graduondokoa, zeinaren ezagutza eremuak zerikusia baitu eskatzen den bekaren xedearekin. Zehazki, zientzietako adarretako eta ingeniaritza tituludunak titulazio akademiko hau eskatuko da: Nolanahi ere, titulu hori gehienez ere deialdi urtea baino sei urte lehenagokoa izango da.
Gainera, eskatzaileak tutore bat izan beharko du. Pertsona hori unibertsitate batekoa, ikerketa zentroko batekoa, enpresa publiko batekoa edo enpresa publiko edo enpresa pribatu batekoa izango da, eta bekaren gaiarekin lotura zuzena izango du.
Era berean, euskara ezagutzaren titulua egiaztatu beharko dute, Hizkuntzen Europako erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailakoa, hain zuzen ere.
Eskatzaileak ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera
Aurkeztu behar diren agiriakBeka-eskaeraren formularioarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:
- Proiektuaren aurreproiektua: bertan ikerketaren titulua, bekaren xedea den proiektuaren planteamendua, helburuak, laneko metodologia, kronograma, baliabideak eta bibliografia agertuko dira. Dokumentu honetan emaitzak zabaltzeko lehen proposamen bat ere erantsiko da.
Dokumentu horrek 15-20 bat orrialdeko tamaina izango du, gutxi gorabehera, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitako laburpen bat izango du. Eskaera izendatutako bulego administratiboan aurrez aurre eginez gero, aurreproiektuaren bi kopia entregatuko dira paperean eta beste bat euskarri digitalean.
- Euskara eta ingelesezko ezagutzak akreditatzen dituzten titulu akademikoen eta NANaren kopia kautotua, eta baita eskaeragilearen curriculum labur bat ere.
- Pertsona eskaeragileak, bekaren xedea den proiektua garatzeko kanpoko tutoretza edo zuzendaritza bat izango du eta tutoretza edo zuzendaritzako lanak egingo dituen pertsonaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko da eta pertsona horren kurrikulum laburra. Horrez gain, tutore edo zuzendari horrek bere lan profesionala betetzen duen erakundeak sinatu eta zigilatutako ziurtagiria ere aurkeztuko da, bekaren xedea den proiektuaren tutoretza edo zuzendaritza lanak garatzeko konpromisoa bertan ziurtatuz, baita bere eskarmentua ikerketan eta ikerketaren zuzendaritzan gutxienez 3 urtekoa dela.
- Eskaeragileak beka honen kudeaketaz arduratzen den erakundeari emandako baimena, Administrazio eskudunean bitarteko elektronikoen bidez, edo bestela eskura dauden bitartekoak erabiliz, beka hau lortzeko beharrezkoak diren obligazioak betetzen direla jakiteko, jasotzeko edo egiaztatzeko, baina Administrazio Publikoak esleituak dauzkan egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzako ahalmenak batere murriztu gabe hala ere.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (http://www.gfaegoitza.eus) bertan diru laguntzaren atarira sartuz.
Ebazpen EpeaGehienez hiru hilabete, deialdia argitaratzen denetik hasita.
Jaso Beharreko DokumentazioaEbazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, eta gainera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzezkoa
Araudi aplikagarria- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk);
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
-2022ko deialdia eta oinarri arautzaileak: hamaika beka emateko, hondakinen prebentzio eta birziklatzeari buruzko, ikerketa eta berrikuntzako energia iraunkorrari eta aldaketa klimatikoari buruzko eta aldaketa klimatikoaren informazioari eta komunikazioari buruzko proiektuetarako
Beste kontaktu batzuk:
Ingurumen Zerbitzua: 943 112948
e-posta: ingurugiro@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.