2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzen duten jarduketak gauzatzeko dirulaguntza (UDALAK)


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-03-05 - 2026-04-07
  • Arloa: Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei tokiko jasangarritasuna bultzatzen laguntzea eta 2030 Agendako garapen jasangarrirako helburuen ingurumen-helmugak lortzen aurrera egitea.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako diru laguntzak.

Baldintzak

Eskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.

Ekimen lagungarriak

Honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat:

a) Garapen jasangarrirako estrategiak eta planak egitea (gastua): Tokiko 2030 Agendako planak eta estrategiak, Hiri Agendak edo zeharkako izaera duten eta tokiko plangintzan ingurumen-politika integratzen laguntzen duten beste plan eta estrategia batzuk.

b) GJHen ingurumen-xedeak betetzean (gastua eta inbertsioa) aurrerapenak sustatzen dituzten azterlanak, planak eta proiektuak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea eta, halakorik izan ezean, proiektu teknikoa. Horren barnean, burutuko diren lanen denboraren plangintza bat ere zehaztu beharko da.
  • Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidaka banakatua, gastuaren eta inbertsioaren partidak behar bezala bereizita, ahal bada horiek modu xehatuan eta zehatzean emanda.
  • Jarduketan genero-ikuspegia txertatzearen deskribapena, horretarako prestatutako eredua betez.
  • Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta martxoaren 9ko emakumeen eta  zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela. Erantzukizunezko adierazpena, 3. oinarrian aipatzen dena, aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da.  
Eskaerak aurkezteko azken eguna

2026ko apirilak 7

Erabakitzeko epea

3 hilabete, gehienez ere, eskaera aurkezten denetik.

Jasoko diren agiriak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezestekoa

Diru laguntzen ordainketa eta justifikazioa
  • Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da.
  • Deialdiaren urteko urriaren 31ra arte
  • Ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntzaren xede den jarduera benetan burura eraman dela zuritzeko, interneten bidez eta aurreko puntuan ezarritako epean, diru laguntza jaso duen jarduketaren kontu egiaztatua eman behar da, zehazki: jardueraren memoria orokorra eta memoria ekonomikoa, eta horrekin lotutako fakturen kopia egiaztatua eta organo eskumendunak egindako fakturen onarpena, aurkeztuz. Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehenago egindako gastuei dagozkien fakturak.
Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak/

Araudi aplikagarria Oharrak

Dirulaguntza zuritzeko dokumentazioa internet bidez aurkeztuko da https://www.egoitza.gipuzkoa.eus web orriaren bidez

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)