Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako diru laguntzak.
BaldintzakEskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko jarduerak egiteko udalei zuzendutako diru laguntzak.
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea.
b) Jardueraren aurrekontu zehatza, kontu sailak banakatuz.
Erabakitzeko epea3 hilabete, gehienez ere, eskaera aurkezten denetik.
Jasoko diren agiriakEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEzestekoa
Diru laguntzen ordainketa eta justifikazioa1.Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordaindu da.
2. Beti ere 2021eko urriaren 31a baino lehen.
3. Ezarritako baldintzak bete direla eta diru laguntzaren xede den jarduera benetan burura eraman dela zuritzeko, interneten bidez eta aurreko puntuan ezarritako epean, diru laguntza jaso duen jarduketaren kontu egiaztatua eman behar da, zehazki: jardueraren memoria orokorra eta memoria ekonomikoa, eta horrekin lotutako fakturen kopia egiaztatua eta organo eskumendunak egindako fakturen onarpena, aurkeztuz. Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehenago egindako gastuei dagozkien fakturak.
Interneteko sarbideahttp://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak/
http://www.gipuzkoaingurumena.eus
Araudi aplikagarria- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk); eta Foru Araua garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 FD).
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena.(2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
-2030eko Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko jarduerak egiteko diru laguntzak oinarri arautzaileak
Oharrak
Dirulaguntza zuritzeko dokumentazioa internet bidez aurkeztuko da https://www.gfaegoitza.eus web orriaren bidez
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua IngurumenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.