KBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia
943113343
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuIzaera pribatuko profesional edo enpresei dirulaguntzak ematea arautzea, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Gipuzkoan badute eta kultura sektorekoak badira, bere jarduera ekonomikoa Gipuzkoan garatu dezaten. Dirulaguntza horien helburua da Gipuzkoako gazteak kontratu mugagabe bidez kontratatzea.
Laguntzen zenbatekoaLaguntzaren zenbatekoa ez da kontratazio-kostuen % 50 baino handiagoa izango, gehienez 15.000 € lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, eta gehienez 7.500 € lanaldi erdiko lan kontratu mugagabe bakoitzeko. % 50etik gorako lanaldi partzialeko lan kontratu mugagabearen kasuan, dirulaguntza lanaldi horren proportzionala izango da. Deialdi honen ondorioetarako, kontratazio kostutzat hartuko dira kontratatutako pertsonen soldata kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, bai eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzako kuota ere, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu ondoren. Kontratu amaierako kalte-ordainak ez dira inola ere kontratazio kostutzat hartuko.
HartzaileakDeialdi honetan aurreikusitako lagun tzen onuradun izan daitezke:
— Pertsona fisikoak edo ordenamendu juridikoaren arabera behar bezala eratutako nortasunik gabeko taldeak (ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak), Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen dutenak eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda daudenak.
— Gipuzkoan egoitza soziala eta fiskala duten 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak eta enpresa txikiak.
— Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen duten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak.
Aurreko deialdian, 2023ko ekainaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, laguntza bera jaso duten izaera pribatuko profesional eta enpresek ezin izango dute deialdi honetako onuradun izan.
BaldintzakHalaber, onuradunek baldintza hau ek bete beharko dituzte:
— 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
— Zigor administratiborik edo penalik ez izatea sexu edo ordainsari diskriminazioa dela eta, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onar tzen duenaren arabera. Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztuko du
Aurkeztu behar diren agiriak«Dirulaguntzen Atariaren» bitartez, eskabide inprimakia eskuratu ahal izango da. Inprimaki horren eredua deialdi honen eranskinean dago, eta honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:
— Erantzukizunpeko adierazpena, eranskinean jasotako ereduaren araberakoa, honako hauek jasotzen dituena: onuradun izateko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako debekurik ez duela, eta 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak xedatutakoarekin bat etorriz sexuaren edo ordainsariaren ziozko bereizkeria dela eta legezko debekurik edo desgaikuntzarik ez duela adierazten duena.
— Eskatzaileak estatuko edo nazio arteko beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko edo pribatutatik helburu bererako eskatu edo lortu dituen diru laguntzen, diru sarreren edo baliabideen aitorpena, hala badagokio.
— Onuradun izateko oinarrietan jasotzen diren baldintzak eta konpromisoak betetzeari buruzko adierazpena.
— Kontratazio berriaren gastu aurrekontua.
— Jarduketaren memoria, euskaraz edo ele bitan, programa honetan sartzeak enpresari eta kontratatutako pertsonari ekarriko liokeen onura zehazten duena.
Deialdi honetan Nisaeren bitartez egiaztatuko diren betekizunak honako hauek izango dira:
— Nortasun agiria.
— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea.
- Ohiko bizilekua Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean duela egiaztatzen duen auzotasun ziurtagiria.
Eskaerak aurkezteko epeaDeialdi honen dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea egutegiko 30 egunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, eta 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau tzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.
Ebazpen EpeaEbazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera administrazio isiltasunez ezetsitzat joko da.
Jaso Beharreko DokumentazioaDirulaguntza ematea edo ukatzea erabakitzen duen ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena den, onartu diren dirulaguntzak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko ditu organo emaileak, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan xedatutakoa betez.
Administrazio-isiltasunaren efektuakGehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera administrazio isiltasunez ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:
Oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 108 zkia
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.