Kultura sektorean gazteak kontratatzeko dirulaguntzak KONTRATATU KULTURA


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Eskaerei buruzko kontsultak

 

KBULEGOA

Convento Santa Teresa

Elbira Zipitria 1

20003 Donostia-San Sebastián

943 11 33 43
9:00 - 14:00
 
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Izaera pribatuko profesional edo enpresei dirulaguntzak ematea arautzea, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Gipuzkoan badute eta kultura sektorekoak badira, bere jarduera ekonomikoa Gipuzkoan garatu dezaten. Dirulaguntza horien helburua da Gipuzkoako gazteak kontratu mugagabe bidez kontratatzea.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren zenbatekoa ez da kontratazio-kostuen % 50 baino handiagoa izango, gehienez 15.000 € lanaldi osoko lan-kontratu mugagabe bakoitzeko, eta gehienez 7.500 € lanaldi erdiko lan kontratu mugagabe bakoitzeko. % 50etik gorako lanaldi partzialeko lan kontratu mugagabearen kasuan, dirulaguntza lanaldi horren proportzionala izango da. Deialdi honen ondorioetarako, kontratazio kostutzat hartuko dira kontratatutako pertsonen soldata kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, bai eta enpresaren kargurako Gizarte Segurantzako kuota ere, dagozkion hobariak eta/edo kenkariak deskontatu ondoren. Kontratu amaierako kalte-ordainak ez dira inola ere kontratazio kostutzat hartuko.

Hartzaileak

Deialdi honetan aurreikusitako lagun tzen onuradun izan daitezke:

— Pertsona fisikoak edo ordenamendu juridikoaren arabera behar bezala eratutako nortasunik gabeko taldeak (ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak), Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen dutenak eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda daudenak.

— Gipuzkoan egoitza soziala eta fiskala duten 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresak eta enpresa txikiak.

— Gipuzkoan jarduera ekonomikoa garatzen duten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Baldintzak

Halaber, onuradunek baldintza hau ek bete beharko dituzte:

— 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.

— Zigor administratiborik edo penalik ez izatea sexu edo ordainsari diskriminazioa dela eta, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onar tzen duenaren arabera. Baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, eskatzaileak erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztuko du.

Aurkeztu behar diren agiriak

«Dirulaguntzen Atariaren» bitartez, eskabide inprimakia eskuratu ahal izango da. Inprimaki horren eredua deialdi honen eranskinean dago, eta honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

— Erantzukizunpeko adierazpena, eranskinean jasotako ereduaren araberakoa, honako hauek jasotzen dituena: onuradun izateko 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako debekurik ez duela, eta 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak xedatutakoarekin bat etorriz sexuaren edo ordainsariaren ziozko bereizkeria dela eta legezko debekurik edo desgaikuntzarik ez duela adierazten duena.

— Eskatzaileak estatuko edo nazio arteko beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko edo pribatutatik helburu bererako eskatu edo lortu dituen diru laguntzen, diru sarreren edo baliabideen aitorpena, hala badagokio.

— Onuradun izateko oinarrietan jasotzen diren baldintzak eta konpromisoak betetzeari buruzko adierazpena.

— Kontratazio berriaren gastu aurrekontua.

— Jarduketaren memoria, euskaraz edo ele bitan, programa honetan sartzeak enpresari eta kontratatutako pertsonari ekarriko liokeen onura zehazten duena. 

Deialdi honetan Nisaeren bitartez egiaztatuko diren betekizunak honako hauek izango dira:

— Nortasun agiria.

— Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea.

- Ohiko bizilekua Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean duela egiaztatzen duen auzotasun ziurtagiria.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta bigarren eguneko 09:00etan hasiko da. Larunbata, igandea edo egun baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da. Epea programaren aurrekontua agortzen den unean amaituko da, betiere 2023ko ekainaren 30eko 13:00ak baino lehen.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, eta 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau tzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.

Ebazpen Epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera administrazio isiltasunez ezetsitzat joko da.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Dirulaguntza ematea edo ukatzea erabakitzen duen ebazpena eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Dena den, onartu diren dirulaguntzak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko ditu organo emaileak, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan xedatutakoa betez. 

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera administrazio isiltasunez ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:

Oinarri arautzaileak eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 108 zk, 2023-06-06

Internetera Sarrera

Dirulaguntzen ataria

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.