Artistek jatorrizko lanak sortzeko «Raúl Guerra Garrido» beka.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
9:00 - 14:00
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu
Artistek jatorrizko lanak sortzeko «Raúl Guerra Garrido» beka.
Laguntzen zenbatekoa
Bekaren zenbatekoa jatorrizko lanak sortzeko proiektuak sortzeko eta egiteko gastuak ordaintzeko erabiliko da.
Deialdi honetan 25.000 euroko beka bat emango da.
Hartzaileak
Edozein pertsona fisikok jaso ahal izango du beka, baldin eta, diziplina artistikoren batean arituta, oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituen jarduera bat aurkezten badu eta honako betekizun hauek behar bezala betetzen eta egiaztatzen baditu:
Baldintzak
|
Eskabideko inprimakiarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
Eskaerak aurkezteko epea
2025 urtean, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 16an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua
Eskaerak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez.
Ebazpen Epea
Prozedura ebazteko erabakia eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Administrazio-isiltasunaren efektuak
Oinarri hauen xede den beka emateko prozedurari dagokionez, gerta daitezkeen ustezko egintzak ezetsitzat joko dira, 39/2015 Legeak, Herri Administrazioetan Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1. a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Araudi aplikagarria
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia:
Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko apirilak 14
Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2025eko maiatzak 5
Oharrak
Informazio osagarria
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.