KBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
9:00 - 14:00
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuArtistek jatorrizko lanak sortzeko «Raúl Guerra Garrido» beka.
Laguntzen zenbatekoaBekaren zenbatekoa jatorrizko lanak sortzeko proiektuak sortzeko eta egiteko gastuak ordaintzeko erabiliko da.
Deialdi honetan 25.000 euroko beka bat emango da.
HartzaileakEdozein pertsona fisikok jaso ahal izango du beka, baldin eta, diziplina artistikoren batean arituta, oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituen jarduera bat aurkezten badu eta honako betekizun hauek behar bezala betetzen eta egiaztatzen baditu:
Baldintzak
a) Beka eskatzen den urteko urtarrilaren 1ean 18 urte beteta izatea. |
b) Sormen proiekzio nahikoa egiaztatzea, egindako erakusketen eta argitalpenen ziurtagirien edo antzeko egiaztagirien bidez. |
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa osatzen duten udalerrietako edozeinetan izatea administrazio egoitza, gutxienez bost urtez, azken hamar urteetan. |
c) Oinarri hauetan jasotako baldintzak onartzea.
|
Eskabideko inprimakiarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a) Sormen proiektuaren dosierra.
b) Curriculum pertsonala eta aurreko lanen lagina.
c) Azken hamar urteetan gutxienez bost urtez Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean ohiko bizilekua izan duela egiaztatzen duen administrazio-egoitzaren ziurtagiria.
d) Proiektu, programa edo jardueraren diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Eskaerak aurkezteko epea2023an eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, eta deialdi hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna izango da azken eguna.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez.
Ebazpen EpeaProzedura ebazteko erabakia eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuakOinarri hauen xede den beka emateko prozedurari dagokionez, gerta daitezkeen ustezko egintzak ezetsitzat joko dira, 39/2015 Legeak, Herri Administrazioetan Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1. a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia 2023ko apirilaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue.
Oharrak Informazio osagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.