Kultur eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak. Laguntza horiek Next Generation funtsen bidezko Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren c.24.12.P1 osagaian daude jasota.
Laguntza hauen helburua kultura sektorearen gaitasunak indartzea eta garatzea da, hirigune handietatik haratago sare sendoa lortzeko eta, horrela, lurraldean kultura jarduera handitzen laguntzeko, gizartea aldatu, dinamizatu eta eraldatzeko motorra dela ulertuta.
Finantzatutako proiektuek eta jarduerek ekarpen garrantzitsua egin beharko diote Gipuzkoako kultura ekosistemari, eta 1.Oinarriaren 4 puntuan aipatzen diren helburuetakoren bat lortzen lagundu.
Laguntzen zenbatekoaDiru laguntzaren mugak:
-25.000€ gutxienekoa
Gehienez ere gastu eta aurrekontu araztuen 80%
Gehienez ere Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako zenbatekoa
HartzaileakHonako hauek izan daitezke onuradun: erakunde publikoak, toki erakundeen elkarteak barne, eta erakunde pribatuak, irabazi asmoa eduki nahiz ez; tokiko, autonomiako edo Estatuko erakundeen mendeko erakundeak; eta Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda dauden profesionalak.
BaldintzakDiruz lagundutako jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30ra bitartean egin beharko dira.
Onuradunek aurkeztutako proiektuarekin edo jarduerarekin bat datorren helburu sozial bat izan beharko dute, edo, Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatuta badaude, EJZren epigrafe hauetan egon beharko dute alta emanda:
-2.sekzioko 86. multzoa.
-3.sekzioko 01,02 eta 03 multzoak
Ezingo dira oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradun izan 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden pertsona juridikoak, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta legezko debekua edo desgaikuntza dutenak ere, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, , 25. artikuluan eta azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Pertsona eta erakunde juridiko eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Pertsona eta erakunde onuradunek ziurtatu egin beharko dute Europar Batasuneko hornitzaileei erosiko zaizkiela ekipoak, osagaiak, sistemen integrazioak eta lotutako softwarea, proiekturako beharrezkoak izanez gero.
Pertsona eta erakunde onuradunek ziurtatu beharko dute programa edo jarduera egiteko behar diren langileak kontratatuta eta Gizarte Segurantzan afiliatuta egongo direla. Baldintza hori betetzen dela agiri bidez egiaztatu beharko da, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko kontratatutako langileen kontratuen kopia aurkeztuz.
Pertsona eta erakunde onuradunek berariaz adierazi beharko dute onartzen dituztela Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoek ezarritako laguntza horiei lotutako gainerako baldintza espezifikoak, hala nola konpromiso etikoak edo iruzurraren aurkako planak eta egiaztatze planak betetzea.
Aurkeztu behar diren agiriakEskabideko inprimakiarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a) Laguntza zer proiektu, programa edo jardueratarako eskatzen den, hari buruzko azalpen txosten xehatu bat, honako hauek jaso beharko dituena: zer helburu lortu nahi diren, 1. oinarrian zehaztutako deialdiaren helburuen arabera; proiektua, programa edo jarduera non eta noiz egingo den; eta eskabidea balorazio irizpideen arabera baloratzeko kontuan har litezkeen gainerako alderdiak.
b) Proiektu, programa edo jardueraren diru sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru sarreren eta gastuen kopuruak baliokideak izango dira, eta eskatzen den dirulaguntzaren kopurua zehaztu beharko da diru sarreren atalean.
c) Erakunde eskatzaileko arduradunaren erantzukizunpeko adierazpena, honi buruzkoa:
1. Proiektuan sartutako datu eta informazioak egiazkoak direla.
2. Finantza kontrola egiten duten EBko erakundeei informazioa eskuratzeko baimena eman eta datuak lagako zaizkiela.
d) Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko kodea edo zenbakia (IFK, IFZ).
e) Jarduerari lotutako ekipoak, osagaiak, sistema integrazioak eta sofwarea Europar Batasunean kokatutako hornitzaileengandik eskuratu izanaren adierazpena.
f) Dirulaguntzaren xede den ekintza «kalte esanguratsurik ez egiteko» printzipiora egokitzen dela dioen erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, 2.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.
g) Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko (PRTR) jarduketen exekuzioari buruzko datuak lagatzeko eta tratatzeko berariazko baimenaren adierazpena, «Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko (PRTR) jarduketen exekuzioari buruzko datuak eman eta tratatzeko adierazpena» izeneko eredu normalizatuaren arabera.
Ohartarazten da onuradunen datuak Titulartasun Errealen Erregistroan sartuko direla. Arlo horretan eskumena duten administrazioak hartara sartu ahal izango dira, eta Europako Funtsen Sistemari laga ahal izango diote informazioa.
h) Erantzukizunpeko adierazpena, PRTRn ezarritako zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzkoa, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera. Eredu horrek «Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planeko (PRTR) jarduketak gauzatzean zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoaren adierazpena» du izena. Adierazpenean, adierazi beharko dute bere gain hartzen dutela estandar zorrotzenak betetzeko konpromisoa, arau juridiko, etiko eta moralei dagokienez; beharrezko diren neurriak hartuko dituztela iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkei aurrea hartu eta antzemateko eta, halakorik denean, dagozkion agintariei jakinaraziko dizkietela hautemandako urraketak; ez duela finantzaketa bikoitzik jaso eta, jasoz gero, ez duela ikusi Estatuarentzako laguntzen araubidearekiko bateraezintasun arriskurik.
i) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zeinean adierazten baitu beteko dituela Europar Batasunak kofinantzatutako proiektuetan iruzurraren aurkako neurrien planean jasotako betebehar espezifikoak, bai eta Foru Gobernu Kontseiluaren 2021eko abenduaren 28ko erabakiaren bidez onartutako iruzurraren aurkako adierazpen instituzionalean jasotakoak ere.
Deialdi honetan, betekizun hauek egiaztatuko dira NISAEren bidez:
-Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.
-Zerga betebeharrak egunean izatea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo (Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Estatuko gainerako lurraldeak).
Era berean, beste plataforma batzuen bidez, honako betekizun hauek ere egiaztatuko dira:
-Zerga betebeharrak egunean izatea; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuarekin egiaztatuko da hori.
-Banku kontuaren titulartasuna; Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiztatuko da, dagokion banku erakundea hartan sartuta badago.
-Irabazi asmorik gabeko erakundeen kasuan, elkartearen inskripzioa eta estatutuak egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan edo Elkarteen Erregistro Nazioanalean kontsultatuko dira datuak.
Pertsona edo entitate eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
2023. urtean, laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, eta deialdi hau GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hasiko da zenbatzen. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.
Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz; hor espresuki adierazten da zer agiri eta informazio aurkeztu behar diren harekin batera.
Bitarteko elektronikoen bidez erlazionatzeko betebehar hori ezartzen zaie, halaber, laguntza lerro hau eskuratu nahi duten pertsona fisikoei; haien gaitasuna, teknika, dedikazio profesionala eta laguntza lerroa justifikatzeko geroko betebeharrak direla eta, behar diren bitarteko elektronikoak izan beharko dituzte eskuragai eta erabilgai.
Ebazpen Epea Jaso Beharreko DokumentazioaDirulaguntza emateko edo ukatzeko azken ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez jakinaraziko da, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio.
Administrazio-isiltasunaren efektuakOinarri hauetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedurari dagokionez, presuntziozko egintzak, halakorik bada, ezestekotzat hartu behar dira, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Araudi aplikagarriaOinarri arautzaileetan xedatutakoari ez ezik, arau hauetan jasotakoari ere jarraituko diote laguntza hauek: 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta 24/2008 Foru Dekretua, apirilaren 29koa.
Next Generation funtsen bidezko Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana arautzen duen araudia honako hauetan dago jasota:
* 2021/241 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
* 2018/1046 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2018ko uztailaren 18koa, Batasunaren aurrekontu orokorrari aplikatu beharreko finantza arauei buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira 1296/2013 (EB), 1301/2013 (EB), 1303/2013 (EB), 1304/2013 (EB), 1309/2013 (EB), 1316/2013 (EB), 223/2014 (EB) eta 283/2014 (EB) Erregelamenduak eta 541/2014 (EB) Erabakia, eta indarrik gabe uzten baita 966/2012 (EB, Euratom) Erregelamendua.
* 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana egikaritzeko.
• Ebazpena, 2021eko apirilaren 29koa, Idazkariordetzarena, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana onartzen duen Ministro Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakia argitaratzen duena.
• 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
• HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema eratzen duena.
• HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren ataletako neurrien mugarri eta helburuak zenbateraino betetzen diren eta neurrion aurrekontua eta kontabilitatea betearazten diren jakiteko jarraipena egiteko.
Oharrak Internetera Sarrera
Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022ko abuztuak 24koa
Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2023ko otsailak 22koa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.