Gipuzkoako ikastetxei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako Kultura Eskola katalogoko arte eta kultur jarduerak ikastetxeetan antolatu eta gauzatzeko.
Kultura Eskola katalogoa online kontsultatu
HartzaileakEskaera egiten duten Gipuzkoako Ikastetxeak, publiko nahiz itunpekoak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edota Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH) ikasketak eskeintzen dituztenak, Eusko Jaurlaritzaren zerrenda ofizialean hala azaltzen badira.
BaldintzakDirulaguntza hauen onuradunak izango dira Gipuzkoako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH) ematen duten ikastetxeak, publikoak zein itunpekoak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zerrenda eguneratuan (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/buscador-de-centros) jasota daudenak eta oinarri hauetan aipatutako betekizunak betetzen dituzten jardura artistikoak kontratatzen eta sustatzen dituztenak.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaera egiteko aplikazioan horretarako dagoen inprimakia bete beharko da.
Eskabidearekin batera, 2022-2023 ikasturtean garatu nahi dituen jarduera artistiko-kulturalen programa espezifikoa aurkeztuko du.
Egin behar diren jarduerak indarrean dagoen Kultura Eskola katalogotik hautatukoak izango dira.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2022eko irailaren 26ean amaituko da.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, alegia hemen bertan, "Egin ezazu zure eskaera webgune honen bidez" atalean sartuz.
Egitasmoaren kudeaketa errazte aldera ikastetxe bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du.
Jaso Beharreko Dokumentazioa Araudi aplikagarriaHemen adierazitakoa laburpen soil bat da. Oinarrietan eta deialdian daude arauak eta zehaztapen guztiak.
Erlazionatutako beste arautegi batzu dira:
3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta horren Erregelamendua, 24/2008 Foru Dekretuak –apirilaren 29koak– onetsia.
Era berean, aplikatuko da Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EE) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa.
Dirulaguntzen kontrol finantzarioa egingo da, 4/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak, VII. tituluko bosgarren kapituluan ezartzen duenaren arabera.
Internetera Sarrera Dirulaguntzak zuritzeaIkastetxeak, behin jarduerak gauzatu ondoren, dirulaguntzaren ordainketa eskaera egingo du, honako dokumentuak aurkeztuz:
a)Egindako jardueraren eta lortutako emaitzen memoria xehatua, eta, sexuaren arabera bereizitako partaidetza datuak, bai eta datu horien azterketa eta interpretazioa ere.
b)Jarduerak garatu dituzten eragileei egindako ordainketen zerrenda, hartzekoduna identifikatuta, baita dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data, eta hala badagokio, ordaintzeko data ere. Aurreikusitako jarduerarekiko desbideratzerik izan bada, adierazi eta azaldu egingo dira.
c)Egindako ordainketen egiaztagiriak.
d)Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
e)Egindako jardueraren egiaztapen eta lekukotza gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-entzunezkoa.
f) Gipuzkoako Foru Aldundiak egiaztatuko du diruz lagundutako erakundeak egunean dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Erakundeak ez badu nahi Aldundiak egoera hori egiaztatzea, hala adierazi beharko du eskabidean, eta berak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.
Dirulaguntza hauen zerbitzu arduradunak egiaztatuko du dirulaguntza behar bezala justifikatu dela, bai eta jarduera gauzatu eta dirulaguntza ematearen helburua bete dela ere, eta txostena idatziko du Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez dirulaguntzari buruzko azken ordainketa onartu dezan.
Dirulagutzaren ordainketaDirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- %60 aurrerakin gisa, jarduera programa balioztatzerakoan.
- %40 behin jardueren justifikazioak jasotzen direnean.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.