EGILE SARIAK: Hainbat arte arlotan sorkuntza sustatzera zuzenduak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Eskaerei buruzko kontsultak

KBULEGOA

Errege-erregina katolikoen kalea, 16

Donostia-San Sebastián

943 11 33 43
9:00 - 14:00

 

Deskribapena

"Egile" Sariak, sorkuntza artistikoari bideratutakoak.

 

Sarien zenbatekoa

Deialdi honetan bost mila (5.000) euroko 22 sari eta lau mila (4.000) euroko sari bat emango dira honako arloetan banatuko direnak:

Literatura eta grafikoaren arloan:, guztira, 5.000 euroko 10 sari:

Komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko 9 sari honela banatuko direnak:

— Gidoi proiektuetarako, 2 sari.

— Marrazketa proiektuetarako, 2 sari.

— Komikia, (gidoi eta marrazketa) sortzeko proiektuetarako, 2 sari.

— Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena), 3 sari.

Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, sari 1.

Eduki digitalen arloan, guztira 5.000 euroko 2 sari honako proiektu mota hauetarako:

— Eduki digital originalak sortzeko proiektuetarako (postcard, aplikazio interaktiboak, etab.), 2 sari.

Arte eszenikoen arloan: Guztira 5.000 euroko 4 sari honako proiektu mota hauetarako:

— Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuetarako, 2 sari.

— Emanaldi eszeniko baten testua sortzeko, 2 sari.        

Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 5.000 euroko 6 sari eta 4.000 euroko sari bakarra proiektu mota hauetarako:           

— 5.000 euroko 6 sari arte kreazioko proiektuetarako.   

— 4.000 euroko sari 1 ikasketa edo erakusketa proiektuetarako.

Proiektuak lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango dira, hau da, euskaraz edo gaztelaniaz.     

Arlo bakoitzeko beken kopurua handitu ahal izango da arlo batean soberakinak badaude.              

Hartzaileak

Sariak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoentzat dira:

 — Aipatutako arte arloren batean sorkuntza-proiektu bat egiteko konpromisoa hartzea.

— Gipuzkoan gutxienez 5 urtez bizi izatea (ez nahitaez jarraituak) deialdia onartu aurreko 10 urteetan.

— 2022 urteko urtarrilaren 1ean 18 urte beteta izatea.

—Zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean egotea.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 22an hasi eta 2022ko maiatzaren 31an bukatuko da, egun hontako 23:59 orduetan.

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.   

(Hau da, orrialde honetan bertan dagoen "Egin ezazu zure eskaera internet bidez" atalean sartuz)   

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabide formularioarekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:

a)Kreazio proiektuaren dosierra.

b)Egingo den obraren lagina.

Literatura eta grafikoaren arloan:

— Komiki gidoiaren proiektuetan: gidoiaren 6 orrialde formatu digitalean.

— Komikia sortzeko proiektuak (gidoia eta marrazkia): 6 orrialde amaituta, horietako bat, gutxienez, azken akaberakoa, formatu digitalean.

— Ilustrazio liburu edo ilustratutako liburuen proiektuak: 6 ilustrazio, formatu digitalean.

— Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotuotako entsegu proiektuak: 10 orrialdeko lagina, formatu digitalean-.

Eduki digitalen arloan:

— Eduki digital originalak sortzeko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.

Arte eszenikoen arloan:

— Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean edo, hala badagokio, URL bat.

— Aurkezpen eszeniko baten testua sortzeko proiektuak: testuaren 6 orrialde, formatu digitalean.

Plastikako eta ikusmen arteko arloan:

— Arte arloko proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat, euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

— Ikasketa edo erakustea proiektuak: proiektuaren aurrerapen bat euskarri digitalean, edo, hala badagokio, URL bat.

c)Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanen lagina.

d)Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.               

e)Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zehatza.

Eskabideak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak identifikazio datuak biltzen ez baditu, akatsen bat badu edo osatu gabe badago, pertsona eskatzaileari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak aurkezteko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 68.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatutako legearen 21.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera emandako ebazpenaren ondoren.

Nolanahi ere, dirusariak kudeatzen duen organoak proiektuak behar bezala ebaluatzeko behar diren argibideak eskatu ahal izango ditu.

Proiektuaren memoria ezin da zuzendu. Hala ere, dirusariak kudeatzen dituen organoak egoki ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eskatu ahal izango ditu.              

Eskaeren balorazio irizpideak

Arlo bakoitzean puntuaziorik handiena lortzen duten proiektuei emango zaizkie sariak. Puntuaketa honako balorazio irizpideen arabera lortuko da:

a)Eskatzailearen adina, gaztetasuna lehenetsiz: gehienez, 5 puntu.

b)Proposamenaren, egutegiaren eta lan programaren zorroztasuna eta zehaztasun maila: gehienez, 5 puntu.

c)Proiektu artistikoaren interesa, kalitatea eta originaltasuna: gehienez, 10 puntu.

d)Proiektuaren bideragarritasuna, metodologia eta kronograma barne: gehienez, 5 puntu.

e)Lankidetza maila inguruko pertsonekin eta eragileekin: gehienez, 5 puntu.

f)Curriculum pertsonala eta aurretiazko lanak: gehienez, 10 puntu.

g)Genero berdintasunaren aldeko gaiak eta irudiak sartzea: gehienez, 5 puntu.

h)Euskarak proiektuan duen presentzia baloratuko da: gehienez, 5 puntu.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarriak 2021eko abuztuaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  eta deialdia 2022ko apirilaren 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.