- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Kale Kultura. Gipuzkoako udalek antolatutako ikuskizun eszenikoak eta musikalak aire zabaleko espazioetan gauzatzeko dirulaguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-06 - 2025-06-02
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaDirulaguntzak, Gipuzkoako Udalek edo horien mendeko erakunde publikoek antolatutako aire zabaleko espazio publikoetan gauzatzen diren ikuskizun eszenikoen (antzerkia, dantza, zirkua) eta musikalen emanaldiak finantzatzen laguntzeko, deialdiak ezartze
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
9:00 - 14:00
Hartzaileak
Gipuzkoako Udalak edo haien menpeko erakundeak.
Deskribapena/laguntza jaso dezaketen kontzeptuak
Dirulaguntza hauek jaso ditzakete Gipuzkoako Udalek edo haien menpeko entitate publikoek, aire zabaleko espazio publikoetan gauzatzen diren ikuskizun eszeniko (antzerkia, dantza, zirkua) eta musikalen emanaldiak 2025 urtean zehar antolatzen badituzte.
Baldintzak
Berariazko 2 oinarria, a,b eta c puntuetan aipatzen denaren arabera, entitateak baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Emanaldiak eskainiko diren lekuak egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua.
b) Behar izanez gero, artistei aldagela moduan erabiltzeko lokalak eskura jartzea.
c) Emanaldien alderdi teknikoak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
- Nahi adina emanaldi aurkeztu ahal izango dira, baina bat baino gehiago antolatuz gero, %50 gutxienez euskaraz izango dira.
- Emanaldiak deialdiak ezartzen duen urte naturalaren barruan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, gauzatu behar dira.
Laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira honakoak:
- Festetako egitarauetan sartutako musika emanaldiak.
- Erritu izaerako edo ohiko jaietara lotutako ekitaldiak.
- Udalerri mailako jarduerak, beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez daudenak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzaren beste dirulaguntza bat jasotzen duten jaialdien barnean antolatzen diren emanaldiak.
- Dirulaguntza izenduna dutenak.
Laguntzen zenbatekoa
Deialdi honetarako dagoen aurrekontua eskatzaile guztien artean banatuko da, modu honetan:
- Eskatzaile bakoitzak aurkeztutako emanaldietatik katxet handiena duena aukeratuko da eta katxetaren %50eko dirulaguntza esleituko zaio, 2.000 euroko mugarekin.
- Deialdiko aurrekontuarekin zenbateko guztia estaltzen ez bada, proportzio berean murriztuko zaie denei.
- Lehen banaketarekin ez bada deialdiaren aurrekontua agortzen, bigarren emanaldi bat aukeratuko da eta diruz lagundu modu berean, eta horrela hurrenez hurren, aurkeztutako emanaldi guztiak diruz lagundu arte edo zuzkidura agortu arte.
- Eskatzaile bakoitzaren diru laguntza ez da 500 euro baino txikiagoa izango, ez eta 10.000 euro baino gehiagokoa.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Egitasmoa eta aurrekontua: emanaldien zerrenda eta katxeta (formularioa bete).
- Emanaldien kontratuak edo ordainagiriak.
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria.
- Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
- Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Eskaerak aurkezteko epea
Laguntza hauek eskatzeko epea 20 egun baliodunekoa izango da, eta deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Azken eguna: 2025eko ekainak 2
Eskaerak aurkezteko lekua
Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Ebazpen Epea
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarria
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua
Internetera Sarrera
FA-KG-2025-0237 Foru Agindua, apirilaren 15ekoa.
Informazio osagarria
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
- Isabel Lejardi
- 943112799
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.