Kale Kultura. Gipuzkoako udalek antolatutako ikuskizun eszenikoak eta musikalak aire zabaleko espazioetan gauzatzeko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Hartzaileak

Gipuzkoako Udalak edo haien menpeko erakundeak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntza hauek jaso ditzakete Gipuzkoako Udalek edo haien menpeko entitate publikoek, aire zabaleko espazio publikoetan gauzatzen diren ikuskizun eszeniko (antzerkia, dantza, zirkoa) eta musikalen emanaldiak 2022 urtean zehar antolatzen badituzte. 

Baldintzak

- Emanaldiak eskainiko diren lekuak egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua.

- Behar izanez gero, artistei aldagela moduan erabiltzeko lokalak eskura jartzea.

- Emanaldien alderdi teknikoak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.

- Nahi adina emanaldi aurkeztu ahal izango dira, baina bat baino gehiago antolatuz gero, %50 gutxienez euskaraz izango dira.

- Emanaldiak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barruan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, gauzatu behar dira.

 

Laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira honakoak:

- Festetako egitarauetan sartutako musika emanaldiak.

- Erritu izaerako edo ohiko jaietara lotutako ekitaldiak.

- Udalerri mailako jarduerak, beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez daudenak.

- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaritzaren beste dirulaguntza bat jasotzen duten jaialdien barnean antolatzen diren emanaldiak.

- Dirulaguntza izenduna dutenak.

 

Laguntzen zenbatekoa

Deialdi honetarako dagoen aurrekontua eskatzaile guztien artean banatuko da, modu honetan:

- Eskatzaile bakoitzak aurkeztutako emanaldietatik katxet haundiena duena aukeratuko da eta katxetaren %50eko dirulaguntza esleituko zaio, 2.000 euroko mugarekin.

- Deialdiko aurrekontuarekin zenbateko guztia estaltzen ez bada, proportzio berean murriztuko zaie denei.

- Lehen banaketarekin ez bada deialdiaren aurrekontua agortzen, bigarren emanaldi bat aukeratuko da eta diruz lagundu modu berean, eta horrela hurrenez hurren, aurkeztutako emanaldi guztiak diruz lagundu arte edo zuzkidura agortu arte.

- Eskatzaile bakoitzaren diru laguntza ez da 500 euro baino txikiagoa izango, ez eta 10.000 euro baino gehiagokoa.

Aurkeztu behar diren agiriak

- Egitasmoa eta aurrekontua: emanaldien zerrenda eta katxeta (formularioa bete).

- Emanaldien kontratuak edo ordainagiriak.

Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:

  1. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
  2. Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
  3. Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).

 

Eskaerak aurkezteko epea

2022eko irailaren 20ean itxiko da.

Eskaerak aurkezteko lekua

Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.

 

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

 

Araudi aplikagarria
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua
  • 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua
Oharrak Internetera Sarrera

KG-2022-0003 Foru Agindua, ekainaren 9koa.

Oinarriak - Deialdia

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.