KULTURA BONUA


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Kultura Bonuaren deskribapena eta funtzionamentua

Aplikazio honen bitartez Gipuzkoako denda eta saltokiek Kultura Bonua 2022 egitasmoan parte hartzea eska dezakete, interesa duten bonu mota bakoitzeko kopuru bat eskatuz.

Programa honetan onartuak izan direla adierazten zaienean jakin araziko zaie zenbat bonu lortu dituzten. Ondoren saltoki horiek izango dira bonuak herritarrei saltzeko ardura izango dutenak.

Herritarrek bonuak erabili ahal izango dituzte soilik erosi dituzten saltokian bertan, eta erosketa bakar baten. Horretarako epea 2023ko urtarilaren 29an amaituko da.

Hartzaileak

Kultura Bonuak eska ditzakete:

- Liburu, diska eta DVDak saltzen dituzten Gipuzkoako denda edo saltokiek.

Aurkeztu behar diren agiriak Kultura Bonu motak

Bi eratako Kultura Bonuak daude:

- 1.mota: Euskarazko liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik)

- 2.mota: Beste hizkuntza baten dauden liburu, diska eta DVDak erosteko bonuak. (testu liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalak ezik)

Eskaerak aurkezteko epea

Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 15ean amaituko da.

Kultura Bonuaren prezioa eta balioa

Kultura Bonuek honako prezioa, balioa eta onurak izango dituzte:

- 1. motako Bonuek (liburu, diska eta DVDak):  20 euroko prezioa izango dute, eta 32 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 12 euroarteko oparia lortuko du.

- 2. motako Bonuek (liburu, diska eta DVDak):  20 euroko prezioa izango dute, eta 28 euroarteko balioa, hau da, herritarrak 8 euroarteko oparia lortuko du.

Zenbat Kultura Bonu banatuko diren eta nola

- 1. motako 2.666 bonu (Produktuak. Euskaraz)

- 2. motako 6.001 bonu (Produktuak. Beste Hizkuntzak)

Atxikitzen diren establezimenduei nola banatuko zaizkien Bonuak. Oinarrietan finkatzen diren irizpideen arabera, laburbilduz, entitate guztiak gutxienez 40 bonu eskatu ahal izango dituzte modalitate bakoitzean. Gainerakoak, proportzionalki banatuko dira:  kopuruaren %40a lurraldearen eta eskualdeen oreka bilatuz eta %60a berriz atxikitu nahi duen saltoki bakoitzaren pisu espezifikoaren arabera.

Kalkulu hau egiteko denda edo saltokiek adierazi behar dute zenbat metro lineal dituzten liburu, diska eta DVDentzat, bai erakusmahaietan, bai apalategietan.

Dena den, eskatzaileak eskaeran bertan adierazitako bonu kopurua ez da gaindituko.

Halaber inoiz ez da izango 20.000 € baino balio gehiago duten kultura bonu kopururik izango duen entitaterik

Ebazpen Epea

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko azken eguna, atxi kipen eskaerak aurkezteko epea amai tzen den egunetik bi hilabetetakoa izango da.

Aurreko atalean aipatu epea igaro tzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, entitate interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak izan direla.

Araudi aplikagarria

Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 120 zkia., 2020ko ekainaren 26koa

Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 203 zkia, 2022ko urriak 26

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero honako zerbitzuetara jo dezakezu:

- Kultura sustapena eta hedapena zerbitzua. Javier Sánchez. Tfno: 943 112880 e-mail: javiersanchez@gipuzkoa.eus

- Gipuzkoako Merkatarien Federazioa. Eva de Antonio. Tfnoa: 943 425557 luzapena 240  e-mail: ayudas@fmg.es

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.