- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-01 - 2025-05-16
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaEQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1. 20003 - Donostia
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.
Laguntzen zenbatekoaDiru laguntza lerro honen hiru beketako bakoitzari gehienez 2.500 euro dagozkio.
HartzaileakBekak zuzentzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei.
Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte 16 urte beteak dituzten pertsonek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.
Aurkeztu behar diren agiriakEskatzaileak, eskaera-inprimaki normalizatuekin batera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
- Curriculum vitae dokumentatua, hauek barne:
2.1) Goi mailako graduaren titulua eta zine eskola batetik pasa izanaren egiaztagiria. Beka eskuratzeko lehiatu ahal izango dira, halaber, aurreko baldintzak bete gabe ere esperientzia zinematografiko egiaztatua duten hautagaiak.
2.2) EQZEko ikastarorako aurkeztuko duen proiektua (bakarrik sorkuntza espezialitateko ikaslea bada).
3. EQZE ikastaroan izena emateko eskaera egin izanaren egiaztagiria.
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
- Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
- NA edo identifikatzeko agiria (NISAE).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan (NISAE).
- Unibertsitateko titulu ofizialak (NISAE).
- Euskarako ziurtapenetarako hizkuntza-eskakizunak (NISAE).
- Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1ean irekiko da eta maiatzaren 16an bukatuko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.
Araudi aplikagarria- Oinarri orokorrak: 2019ko maiatzaren 10eko GAOn.
- Berariazko oinarriak: 2024ko irailaren 13ko GAOn.
- 2025eko deialdia: 2025eko martxoaren 13ko GAOn.
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
- Javier Sánchez
- 943112880
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.