KBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastián
EQZEko (Elias Querejeta Zine Eskola) graduondoko ikastaroetakoaren batean matrikulazio gastuak ordaintzeko beka.
Laguntzen zenbatekoaDiru laguntza lerro honen hiru beketako bakoitzari gehienez 2.500 euro dagozkio.
HartzaileakBekak zuzentzen zaizkie soil-soilik aztergai izango duten arloan oinarrizko prestakuntza gainditu, eta hala egiaztatzen duten pertsonei, eta arlo horretan profesionalki jarduteko espezializazio eta hobekuntza ikasketak eta ikastaroak egin nahi dituztenei.
Aurrekoaz gain, ezinbesteko baldintza izango da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzea bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan.
Beka hauek eskuratu ahal izango dituzte 16 urte beteak dituzten pertsonek, eta deialdiaren urteko abenduaren 31n 31 urte bete gabeak dituztenek. Adingabeek guraso ahala dutenen baimena beharko dute.
Eskatzaileak, eskaera-inprimaki normalizatuekin batera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
2.1) Goi mailako graduaren titulua eta zine eskola batetik pasa izanaren egiaztagiria. Beka eskuratzeko lehiatu ahal izango dira, halaber, aurreko baldintzak bete gabe ere esperientzia zinematografiko egiaztatua duten hautagaiak.
2.2) EQZEko ikastarorako aurkeztuko duen proiektua (sorkuntza).
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko abuztuaren 1ean bukatuko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) barrena, dirulaguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoa betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkezterakoan Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan xedatutakoak betez egingo dira.
Araudi aplikagarriaOinarri orokorrak eta espezifikoak 2019ko maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta deialdia 2023ko maiatzaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Dokumentazio OsagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.