KBULEGOA. Errege-erregina katolikoen kalea, 16. Donostia
Lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, Gipuzkoan egindako ikus-entzunezko proiektuak ekoizteko eta hedatzeko dirulaguntzak
HartzaileakDiru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:
— Gipuzkoan ikus-entzunezko produkzio-proiektuak zuzenean garatzen dituzten pertsona fisikoak edo enpresa pribatuak izatea.
— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-entzunezko lantzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiekzio komertziala izango duena.
— Ekonomi Jardueren gaineko zergan, ikus-entzunezko jardurerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoen kasuan, ikus-entzunezko jardueren garapenarekin bat datorren xede soziala izatea.
BaldintzakDiru laguntza jasoko duen proiektuak edo programak baldintza hauek bete beharko ditu:
— Lotura esanguratsua eta nabarmena izatea Gipuzkoako Lurralde Historiakoarekin, bai filmaketa-lekuari dagokionez, bai gaiei, talde tekniko eta artistikoen jatorriari edo proiektuaren beste osagai batzuei dagokienez.
— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
— Eskatzaile bakoitzak proiektu bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina baloraziorik handiena lortzen duenak bakarrik jasoko du dirulaguntza. Ikus-entzunezko proiektu bera ezin izango dute eskatzaile batek baino gehiagok aurkeztu.
— Diruz lagun daitezkeen jarduerak ikus-entzunezko proiektuaren edozein produkzio eta /edo hedapen fasetakoak izan daitezke, betiere estreinatu aurrekoak badira. Deialdia argitaratzen den egunetik, aurtengo abenduaren 31ra bitartean burutu beharko dira. Ekoizpenak epe hori gainditzen duen proiektuetan, deialdiari dagokion jarduera baino ez da eskatu beharko, eta gauzatze fase gisa identifikatu beharko da.
— Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean. Diputazioa arduratuko da egoera hau egiaztatzeaz Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzaren bitartez.
Laguntzen zenbatekoaDiru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen % 70 baino handiagoa izango, ez eta 30.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.
Proiektu guztiek beste finantzaketa iturri batzuetatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren % 30eko finantzaketa, gutxienez.
Aurkeztu behar diren agiriakOndoren zehazten direnak Aldundiak NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko ditu, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
Diru laguntza hauen eskaerak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 2an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honen bidez aurkeztuko dira soilik, horretarako ordezkaritzako gakoa erabiliz sartu eta programak berak gidatuko zaitu, bertan aurkituko duzue bete beharreko formularioa ere eta bertan jasotzen dira aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak zein diren.
Ebazpen EpeaBerariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; laguntza hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:
Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29.
Oinarri berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 70 zk., 2022-04-12.
Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 72 zkia, 2023-04-17
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.