- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
SUSPERKA dirulaguntzak: Gipuzkoan kulturaren edozein arlotako programak finkatzeko, irabazi-asmorik gabeko kultura erakundeei zuzenduak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-01 - 2025-06-24
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaIrabazi asmorik gabeko kultura erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, Gipuzkoan garatzen diren kulturaren edozein arlotako programak finkatzeko
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua.
Elbira Zipitria 1 - 20003 Donostia-San Sebastián
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
Diru laguntza hauen Gipuzkoan garatzen diren kulturaren edozein arlotako programak finkatzea da eta irabazi asmorik gabeko kultura erakundeei zuzentzen zaie.
Programak denbora esparru jakin batean garatuak eta helburu zehatz batzuekin eta jarduera zehatz batzuekin planteatuko dira
Diru laguntza lerro honen izaera finkatzailea dela eta, ezingo dute eskuratu azken hamar urteetako bost edo gehiagotan Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru laguntzaren bat jaso duten programak, gainontzekoak finkagarriak direla ulertuko da.
HartzaileakLaguntza hauek Elkarteen edo kooperatiben erregistro publikoren batean dauden eta jarduerak Gipuzkoan egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeek eskatu ahal izango dituzte, nahiz eta egoitza soziala edo fiskala Gipuzkoatik kanpo izan.
Jardueraren zati bat Gipuzkoatik kanpo egiten bada, zein de zehaztu eta aurrekontua proportzionalki doitu beharko da.
Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko bere eginbeharretan, deialdia amaitzen den egunerako.
BaldintzakDirulaguntza jasoko duen programak edo jarduerak baldintza hauek bete beharko ditu:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.
- Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar da, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
- Programan edo jardueran aurkezpen publikoak egiten badira, publiko orokorrarentzako irekiak izan behar dute.
- Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu dezake deialdi honetan.
Irizpide orokor gisa, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundu daitekeen programa garatzeko aurreikusitako gastuen % 70a, ezta ere eskatzaile bakoitzeko 12.000 euro, edo Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako zenbatekoa.
Dirulaguntzaren zenbateko osoa hautatutako proiektu guztien artean lortutako puntuazioaren arabera banatzearen ondorioz erakunde eskatzaileak jaso beharreko kopurua ez bada eskatutako zenbatekoaren % 50 baino handiagoa, emakida ezetsi egingo da, proiektuaren bideragarritasuna arriskuan dagoela ulertzen baita, eta kopuru hori hautatutako gainerako proiektuen artean banatuko da.
Aurkeztu behar diren agiriak- Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
- Eskaera egin duen entitatearen nortasunari buruzko dokumentuak (dagokion erregistroko inskripzio ziurtagiria eta entitatearen estatutuak edo eratze eskriturak). Datu hauek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erroldan Kultura Departamentu honek konprobatuko ditu.
- Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. Agiri hau aurkeztu behar da, bakarrik, diru laguntza lehenengo aldiz eskatzen denean edo kontua aldatu denean.
- Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritzari baimena emanez gero.
- Egoitza soziala eta fiskala, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroatik kanpo duten irabazi asmorik gabeko erakundeek zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Ez da beharrezkoa Kultura Zuzendaritzari baimena eman badiozu eskatu dezan.
Dirulaguntza hauen eskaerak egiteko epea 20 egun baliodunak izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eskaerak aurkezteko moduaEskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaeran sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen xehetasunak eta legedia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta ditzakezue: Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, 2021eko apirilaren 13koa. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zkia, 2021-04-29
- Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zk., 2021-04-29.
- Berariazko oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 100. zk., 2024-05-24
- Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 61. zk., 2025-03-31
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
- Itxaso Almaraz
- 943112751
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.