ANTZOKI SAREA. Gipuzkoako udalerrietan arte eszeniko eta musika emanaldien urteko programazioa eta sensibilizazio jarduerak egiteko laguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Diru laguntzaren xedea

Euskadiko Antzoki Sarean dauden Gipuzkoako udal antzokietan, arte eszeniko eta musikaren urteko programazioa eta sustapen egitasmoak garatzeko diru laguntzak.

Hartzaileak

Euskadiko Antzoki Sarean integratutako Gipuzkoako antzokiak programatzen dituzten udalak, udal organismoak edo irabazi asmorik gabeko entitateak.

Betebeharrak
  • Udal ekipamendu eszeniko egonkorra izatea, Euskadiko Antzoki Sarean sartutakoa.
  • Antzokiaren programazio arduradun bat izatea.
  • Programazioko gastuei aurre egiteko dagokion aurrekontuko partida izatea.
  • Gutxienez, ondorengo baldintza betetzen dituen urteko programazioa aurkeztea:

- Antzerkia eta dantza modalitatean:  gutxienez 6 ikuskizun desberdin programatu behar dira, 

 - Musika modalitatean: gutxienez 4 musika emanaldi programatu behar dira, horietatik 2 Euskal Herrikoan egoitza dutenak izanik.

Bi modalitateetan, emanaldiak artista edo talde profesionalek emandakoak izan beharko dute, Sareko antzokian bertan gauzatu beharko dira, ikusleek sarrera ordaindu behar dute eta taldeari katxeta ordaindu beharko zaio.

Ez dira onartuko dohainik eskaintzen direnak, sarreren salmenten arabera soilik kontratatzen direnak edo antzokitik kanpo gertatzen direnak.

Kanpo geldituko dira halaber:

- Departamentu beretik diru laguntza izenduna edo beste mota bateko diru laguntza jasotzen duten jaialdietan sartutako emanaldiak.

- Aurreikusitako ikuskizunen katxet guztien batuketak 20.000 euroak gainditzen ez dituzten programazioak.

- Musika emanaldiz soilik osatutako programazioa.

Gainera, arte eszenikoen sustapen egitasmoetarako (erresidentziak, tailerrak, ikastaroak etab.) laguntzak ere eman ahal izango dira, udal antzokiak konpainia batekin edo gehiagorekin dituen akordioen arabera.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da. Epea bukatzen den eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduna hartuko da azkeneko eguntzat.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Programazio taula katxeten aurrekontuarekin.
  2. Diru lagun­tza hauen 2. berariazko oinarrian aipatutako beharkizunak, ekipamendu eszenikoari, programazioaren arduradunari eta aurrekontuetako kontu sailari buruzkoak, bete­tzen direla egiazta­tzen duen udal agiria.
  3. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela berariaz egiaztatuko du departamentuak, hala ez izatea nahi izanez gero, garbi adierazi beharko du eskatzaileak eta dokumentuak atxikitu.
  4. Diru lagun­tza­ren xede diren emanaldietako talde edo artistekin sinatutako kontratuen kopiak, ­gutxienez irailaren 30a baino lehenago eskainiko diren emanaldiei dagozkienak.
  5. Udal mailako arte eszenikoen sustapen egitasmoetara bideratutako diru laguntzak eskatzeko: jarduera hauek barne hartzen dituen akordio, hitzamen edo kontratua, talde eszeniko batekin edo gehiagorekin.
  6. Baldin eta diru laguntzaren eskatzailea irabazi asmorik gabeko entitate bat bada, udalarekin duen akordio edo hitzarmena eta bere xehetasunak, udalak jarduera hontarako ematen duen diru kopurua barne dela.

Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:

  1. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
  2. Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
  3. Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Eskaerak aurkezteko modua
  • Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
     
Diru laguntzen zenbatekoa

Musikaren alorrean, 3 kontzertu diruz lagunduko dira, horietarik bi Euskal Herrikoak, eta emanaldi bakoitzaren katxeta eta ekipamendu teknikoaren gastuaren gainean %30 emango da gehienez.

Antzerki eta dantzaren alorrean, 2 ikuskizunen gainean katxetaren %30 emango da gehienez, eta gainerako ikuskizunetan  puntu sistema aplikatuko da. Eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera jasoko du diru laguntza.

Arte eszenikoen sustapenaren alorrean, konpainia batekin edo gehiagorekin onartutako akordioak aurkeztu beharko dira, jarduera hauek barne hartuko dituena, bere aurrekontuarekin. Izandako gastuen %70 arte diruz lagundu ahal izango da 6.000 euro arte.

Ebazpen Epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, Foru Dekretua onartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita eta atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

Informazio osagarria

Informazio gehiago lortzeko, honako helbidera jo dezakezue:

  • Kultura sustapen eta hedapeneko atala. Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112891
Araudi aplikagarria

Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78.zk., 2021eko apirilaren 29koa

 Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 115 zk., 2024ko ekainaren 14koa

Dokumentazio Osagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.