Euskadiko Antzoki Sarean dauden Gipuzkoako udal antzokietan, arte eszeniko eta musikaren urteko programazioa eta sustapen egitasmoak garatzeko diru laguntzak.
HartzaileakEuskadiko Antzoki Sarean integratutako Gipuzkoako antzokiak programatzen dituzten udalak, udal organismoak edo irabazi asmorik gabeko entitateak.
Betebeharrak- Antzerkia eta dantza modalitatean: gutxienez 6 ikuskizun desberdin programatu behar dira,
- Musika modalitatean: gutxienez 4 musika emanaldi programatu behar dira, horietatik 2 Euskal Herrikoan egoitza dutenak izanik.
Bi modalitateetan, emanaldiak artista edo talde profesionalek emandakoak izan beharko dute, Sareko antzokian bertan gauzatu beharko dira, ikusleek sarrera ordaindu behar dute eta taldeari katxeta ordaindu beharko zaio.
Ez dira onartuko dohainik eskaintzen direnak, sarreren salmenten arabera soilik kontratatzen direnak edo antzokitik kanpo gertatzen direnak.
Kanpo geldituko dira halaber:
- Departamentu beretik diru laguntza izenduna edo beste mota bateko diru laguntza jasotzen duten jaialdietan sartutako emanaldiak.
- Aurreikusitako ikuskizunen katxet guztien batuketak 20.000 euroak gainditzen ez dituzten programazioak.
- Musika emanaldiz soilik osatutako programazioa.
Gainera, arte eszenikoen sustapen egitasmoetarako (erresidentziak, tailerrak, ikastaroak etab.) laguntzak ere eman ahal izango dira, udal antzokiak konpainia batekin edo gehiagorekin dituen akordioen arabera.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 20an amaituko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaBaldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
Musikaren alorrean, 3 kontzertu diruz lagunduko dira, horietarik bi Euskal Herrikoak, eta emanaldi bakoitzaren katxeta eta ekipamendu teknikoaren gastuaren gainean %30 emango da gehienez.
Antzerki eta dantzaren alorrean, 2 ikuskizunen gainean katxetaren %30 emango da gehienez, eta gainerako ikuskizunetan puntu sistema aplikatuko da. Eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera jasoko du diru laguntza.
Arte eszenikoen sustapenaren alorrean, konpainia batekin edo gehiagorekin onartutako akordioak aurkeztu beharko dira, jarduera hauek barne hartuko dituena, bere aurrekontuarekin. Izandako gastuen %70 arte diruz lagundu ahal izango da 6.000 euro arte.
Ebazpen EpeaBerariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, Foru Dekretua onartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita eta atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Informazio osagarriaInformazio gehiago lortzeko, honako helbidera jo dezakezue:
KG-2022-0004 Foru Agindua, ekainaren 9koa.:
Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78.zk., 2021eko apirilaren 29koa
Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 117.zk., 2022ko ekainaren 21ekoa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.