TOKIKO dirulaguntzak: Gipuzkoako udalek (edo horien mendeko entitate publikoek) antolatzen dituzten kultur jardueretarako


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-04-05 - 2025-05-08
  • Arloa: Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako udalek (edo horien mendeko entitate publikoek) antolatzen dituzten kultur jardueren finantzatzeko dirulaguntzak.

Eskaerei buruzko kontsultak

KBULEGOA

Santa Teresa Komentua.
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia-San Sebastian

943113343
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00-14:00h

Diru laguntzen xedea

Dirulaguntza hauek Gipuzkoako udalek (edo horien mendeko entitate publikoek) antolatzen dituzten kultur jardueren finantzaketara daude bideratuta, baldin eta udal maila gainditzen badute eta, kalitate eta interesarengatik, Gipuzkoako kultura eskaintzari ekarpen garrantzitsua egiten badiote; besteak beste, jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri.

Laguntza hauen helburu nagusia da lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzea.

Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako izango da, 2025 eta 2026. Asmoa da hemendik aurrera dirulaguntza lerro hau bi urterako izatea, ondorioz 2026 urtean ez da deialdirik izango. Hurrengoa 2027an izango da.

Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; jai-programak eta erritu izaerakoak, azoka tematikoen antolaketa;  nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak. eta jarduerak; kultura izaera eduki arren, beren izaera edo proiekzioagatik udal esparrukotzat jotzen direnak; Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak edo haien menpeko erakundeak.

Betebeharrak

Diru laguntzaren xede diren jarduerak 2025 eta 2026 urteetan burutu beharko dira.

Jarduerak ekonomikoki bideragarriak izan behar dira. Bideragarritasun hori diru-sarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da.

  • 10.000 biztanle arteko udalerrietako udalek eskaera bakar bat egin ahal izango dute, eta gastuen aurrekontua 5.000 euro baino gehiagokoa izango da.
  • 10.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrietako udalek bi eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.
  • 20.000 biztanletik gorako udalerrietako udalek hiru eskaera aurkeztu ahal izango dituzte, eta bakoitzaren gastuen aurrekontua 10.000 euro baino gehiagokoa izango da.

Entitate eskatzaileak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunerako.                            

Diru laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa

Oro har, diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %50 baino handiagoa, ez eta 30.000 euro baino gehiagokoa, urte bakoitzerako.

Eskaerak aurkezteko epea

Dirulaguntza hauen eskaerak egiteko epea 20 egun baliodunekoa  izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azken Eguna: 2025/05/08

Eskaerak aurkezteko modua
  • Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ egin behar dira , Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
Eskaerak egiteko erantsi beharreko dokumentuak

Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira (aplikazioan atxikitzen den dokumentua bete).

Ebazteko epea

Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. 

Informazio osagarria

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Kultura Sustapen eta Hedapeneko atalera:

  • Helbidea: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta kalea 9 – 20006 Donostia.
  • Harremanetarako pertsonak: Arantza Olaskoaga
  • Helbide elektronikoa: aolaskoaga@gipuzkoa.eus
  • Telefonoa: 943 112891
Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; diru laguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzu.

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)