- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
OREKA dirulaguntzak: egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteentzako, jarduerak eta proiektuak burutzeko
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-12 - 2025-05-15
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoan, kulturaren edozein esparrutan, proiektuak eta jarduerak egiteko jarduera-programa finkatuak dituzten irabazi asmorik gabeko kultura entitateentzako dirulaguntzak
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
- Santa Teresa Komentua
- Elbira Zipitria 1 - 20003 Donostia-San Sebastián
- 943 11 33 43 - kbulegoa@gipuzkoa.eus
- 9:00 - 14:00
Diru laguntza hauen helburua honako hau da: kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeek Gipuzkoan egiten dituzten eta interes, espezializazio eta/edo berezitasun handia duten eta lurraldearen kultura eskaintzari ekarpen esanguratsua egiten dioten kultura izaerako jardueren finantzaketan laguntzea.
Dirulaguntza deialdi hau bi urtetarako da, 2025 eta 2026, beraz 2026an ez da deialdirik egingo.
Honako jarduera motak sartzen dira:
- Federazio tankerako elkarteen jarduera edo egitasmoak, gutxienez Gipuzkoa eremutzat izanik, kulturaren edo artearen alorrekoak direnak.
- Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzerkia, dantza, ikus-arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuen artean, lan egiten duten errotutako elkarteak.
Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, formazio, ikerketa, sentsibilizazio edo koordinaketa alorretakoak, nola hedapeneko jardueren antolaketa, festibalak, jardunaldiak edo lehiaketa gisakoak.
Ez dira onartuko honakoak:
- Beren izaeragatik edo xedeagatik Kultura Zuzendaritza Nagusiaren jarduketa esparruekin zuzenean zerikusirik ez dutenak.
- Diru laguntza izenduna xedatua dutenak.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru laguntza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.
- Aisiari, astialdiari eta gazteriari zuzendutakoak.
- Kultura izaera eduki arren, udal esparrukotzat jotzen direnak.
- Jai programak eta erritu izaerakoak.
- Azoka tematikoen antolaketa.
- Izaera profesionaleko ikuskizun eszenikoen, ikus-entzunezkoen eta musikalen sorkuntza eta ekoizpena.
- Artista, talde edo ikuskizun beraren emanaldi errepikatuak dakartzaten birak edo proposamenak.
- Nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak eta jarduerak.
- Suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.
Onuradunak kulturaren esparruko irabazi asmorik gabeko erakundeak izan beharko dira, ibilbide finkatua dutenak, Gipuzkoan kultura-praktikan finkatuta daudenak, artearen eta kulturaren edozein arlotan lan egiten dutenak, hala nola musika, antzerkia, dantza, ikusizko arteak, literatura, pentsamendua eta kultura-ondarea, besteak beste, eta Gipuzkoan dirulaguntzaren xede diren kultura jarduerak garatzen dituztenak.
Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko bere eginbeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunerako.
Betebeharrak- Kultur proiektuak edo programak 2025 eta 2026 urteetan garatu beharko dira.
- Dirulaguntza jasoko duen programak edo jarduerak gutxienez aurreko 5 edizio izatea.
- Gipuzkoako lurralde historikoan garatu beharko dira.
- Diruz lagundutako entitatearen kanpoko komunikazioa eta publizitatea, gutxienez, euskaraz egin beharko da.
- Diruz lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza aipatu beharko da.
- Diru laguntza jasotzen duten entitateek hurrengo urteko (2026 edo 2027 kasuaren arabera) martxoaren 1erako aurkeztu beharko dituzte egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda. Hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da.
- Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori eskaera egiterakoan, gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
Oro har, eskatzaile bakoitzaren diru laguntzaren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren %70ª baino handiagoa, ez eta urteko 30.000 euro baino gehiagokoa.
Urte bakoitzari esleitutako diru laguntzaren ordainketa bi urtetan egingo da, 2025ekoa 2025 eta 2026 urteetan eta 2026koa 2026 eta 2027 urteetan. Horretarako bigarren urteko martxoaren 1erako jarduerari buruzko txostena aurkeztu beharko delarik.
Eskaerak aurkezteko epeaDirulaguntza hauen eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunak izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azken eguna: 2025/05/15
Eskaerak aurkezteko modua- Eskaerak SOILIK INTERNET BIDEZ aurkeztu ahal izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik, goian eskubira ikusiko duzun Internet bidezko eskaera-n sakatu eta bertan adierazten diren instrukzioak jarraituz.
- Proiektuaren laburpena eta aurrekontua (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete)
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Araudi aplikagarria- Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78 zk., 2021-04-29.
- Oinarri espezifikoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 42 zenbakiduna, 2023ko martxoak 2
- Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 70 zenbakiduna, 2025eko apirilak 11
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
- Arantza Olaskoaga
- 943112891
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.