- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko diru laguntzak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2024-06-04 - 2024-07-03
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Sta Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia
Diru laguntza hauen helburu da eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzea.
HartzaileakDiru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:
- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.
- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.
- Azken bost urteetan gutxieenez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.
- Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.
Betebeharrak- Diru laguntzaren xede den jarduera urte naturalekoa izango da (urtarriletik abendura bitartean).
- Sustatu nahi diren ikuskizunak diru laguntza eskatzen duen konpainiak berak ekoiztuak izan behar dute.
- Diruz lagundutako entitateak komunikazioa eta publizitatea gutxienez euskaraz egin beharko du.
- Diru laguntza jasotzen duten konpainiek, aurkeztu beharko dute hurrengo urteko (2025) martxoaren 1erako, egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta diru sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta inbertsioak sailkatzeko zerrenda (hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da).
Diru laguntza ez da inoiz ere 21.000 euro baino handiagoa izango, ez eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuaren %50 baino handiagoa ere.
Laguntzak ordainduko dira 2024. urtean.
Eskaerak egiteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 3an amaituko da.
Eskaerak egiteko moduaEskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honen bidez aurkeztuko dira soilik, horretarako ordezkaritzako gakoa erabiliz sartu eta programak berak gidatuko zaitu, bertan aurkituko duzue bete beharreko formularioa ere eta bertan jasotzen dira aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak zein diren.
Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak- Eskaera ofiziala, behar bezala beterik.
- Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txostena.
- Proiektu, programa edo jardueraren diru sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua.
- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Kodea.
- Enpresen kasuan, Merkataritza Erregistroko Inskripzioa.
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea (NISAE).
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
- Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Dptua.).
- Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; beka honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:
Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29.
Oinarri berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 101 zk., 2023-05-26.
2024ko Deialdia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 106 zk, 2024-06-03.
- Arantza Olaskoaga
- 943112891
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.