KBULEGOA
Sta Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1
20003 Donostia
Diru laguntza hauen helburu da eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzea.
HartzaileakDiru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:
- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.
- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.
- Azken bost urteetan gutxieenez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.
- Entitateak egunean egon beharko du Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan, eskaerak egiteko epea ixten den egunean.
BetebeharrakDiru laguntza ez da inoiz ere 21.000 euro baino handiagoa izango, ez eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuaren %50 baino handiagoa ere.
Laguntzak bi zatitan ordainduko dira, 2023an lehena eta 2024an bigarrena.
Eskaerak egiteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 30ean amaituko da.
Eskaerak egiteko moduaEskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honen bidez aurkeztuko dira soilik, horretarako ordezkaritzako gakoa erabiliz sartu eta programak berak gidatuko zaitu, bertan aurkituko duzue bete beharreko formularioa ere eta bertan jasotzen dira aurkeztu beharreko agiriak eta informazioak zein diren.
Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentuakBaldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Araudi aplikagarriaHemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; beka honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:
Oinarri orokorrak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 78zkia. 2021-04-29.
Oinarri berariazkoak eta Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 101 zk., 2023-05-26.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.