- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Bekak: musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, eta erakusketen komisariaketa arloetan ikasketak egiteko
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-06-02 - 2026-06-22
- Arloa: Kulturaren sustapena
Deskribapena:
HelburuaMusika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisaritza arloetan prestakuntza espezializaturako bekak.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1. 20003 - Donostia
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:
- Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
- Dantza: klasikoa, garaikidea edo urbanoa eta koreografia.
- Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
- Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.
Beka hauen xede diren ikastaroek gutxienez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira.
Bekek gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, berau eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aurkeztu beharko dute.
HartzaileakBeka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
- Deialdiaren urtean 16urtetik 31 urtera (biak barne) bitartekoak direnek. Adin txikikoen kasuan (16 edo 17 urtekoak), beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.
- Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. Eskatzaileak beka eskatzen duen ikasketa alorreko oinarrizko formazioa baduela ziurtatu beharko du, modu honetan:
- Musikaren alorrerako bada, Kontserbatorioko goi mailako titulazioa aurkeztuz. Salbuespen bezala kontuan hartuko dira goi mailako titulaziorik izan ez baina musikarako aparteko gaitasuna erakusten duten pertsonen eskaerak, deialdian parte har dezaketela uste baldin badu ebaluazio batzordeak.
- Beste alorretan (dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak, erakusketen komisariotza) egindako ikasketak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.
- Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.
- Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.
- Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak ematera edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batik bat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.
- Ebaluazio batzordeak alor bakoitzeko espezialisten aholkularitza izango du.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa- Eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatua (paperean egiten diren eskaeretarako soilik).
- "Proiektuaren laburpena eta aurrekontua" izeneko dokumentua, beteta.
- Eskatzailearen Curriculum vitae dokumentatua.
- Egin nahi dituen ikasketei buruzko azalpen txosten zehatza.
- Ikasketak egingo dituen eskolari buruzko dokumentazioa: ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa zein den.
- Ikastetxeak edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.
- Motibazio eskutitza: eskatzailearen idatzi bat, ez folio bat baino luzeagoa, bere proiektuaren arrazoiak eta zergatiak azalduz.
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (NISAE).
- Zerga betebeharrak egunean izateko ziurtagiria (GFAko Ogasun Departamentua).
- NA edo identifikatzeko agiria (NISAE).
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan (NISAE).
- Unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko titulazio ofizialak (NISAE).
- Euskarako ziurtapenetarako hizkuntza-eskakizunak (NISAE).
- Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
Eskaerak aurkezteko epea irekiko da 2026ko ekainaren 2an eta 2026ko ekainaren 22an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko moduaAhal izanez gero eskaerak Internetez egin behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik. Eskaera egin daiteke: sinadura elektroniko batekin identifikatuta edo gabe (identifikatu gabe). Azken kasu honetan, eskaera egiterakoan aplikazio informatikoak sortuko duen eskaera orria paperean sinatuta aurkeztu beharko du. Nortasuna horrela egiaztatuz gero, aurkeztutako egun baliozkotzat aplikazio informatikoan erregistratutakoa joko da.
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia) aurkezteko.
Bekaren zenbatekoaBeka bakoitza ez da 10.000 euro baino gehiagokoa izango, eta honela kalkulatuko da:
- Gehieneko 4.000 euro, ikastetxeari ordaindu beharreko matrikula edo/eta hileroko ordainketaren kontzeptuan. Kasu bakoitzean dagokion kostu errealera doituko da.
- Gehieneko 6.000 euro, ostatua, mantenua, garraio eta material gastuen kontzeptuan. Gastu horiek, proposatutako ikasketen iraupenaren arabera kalkulatuko dira, gehienez 600 euro hileko.
- Bizilekutik ikastetxera joateko joan-etorrien kontzeptuan, 1.000 euro beti ere distantzia 1.000 kilometro baino gehiagokoa denean, eta, 500 euro 1.000 kilometro baino gutxiagokoa denean.
Arlo bakoitzeko aurrekontua honakoa da:
- Musika: Gehienez ere 35.000€.
- Dantza: Gehienez ere 50.000€.
- Arte dramatiko: Gehienez ere 45.000€.
- Ikus arte eta erakusketen komisariotza: gehienez ere 10.000€ banatuz.
Alor bakoitzeko zenbatekoak handitu ahal izango dira alor horietako bakoitzean soberakinik egonez gero. Beka bakoitzaren zenbatekoa oinarrietan ezarritako irizpideen arabera kalkulatuko da.
EbazpenaEbazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Beka ondorengo eran ordainduko da:
- Zenbateko osoaren zati bat beka ematerakoan, 2026 urtean.
- Zenbateko osoaren gainontzekoa 2027 urtean, beka eman deneko ikasketak amaitu eta txostena aurkeztu ondoren (dokumentu hauek 2027ko urriaren 30 baino lehen aurkeztu beharko dira).
Beka hauen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen lotura:
- Oinarri orokorrak, Berariazkoak eta Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 100 zk., 2026-06-01
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
OHARRAK- DANTZA Arloan, Froga praktikorako deia egiten zaienentzako Froga praktikoa 2026ko uztailaren 9an egingo da DANTZAGUNEAn (Pelotarien kalea z/g. 20100 Errenteria).
- MUSIKA espezializazio beken entzunaldia, MUSIKENEn (Europa Plaza 2. 20018 Donostia) egingo da, uztailaren 10ean.
- Arantza Olaskoaga
- 943112891
- kmkdirulaguntzak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.