Nicanor Zabaleta" musika beka, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.
Eskaerei buruzko kontsultakKBULEGOA
Santa Teresa Komentua
Elbira Zipitria 1. 20003 - Donostia
943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus
9:00 - 14:00
“Nicanor Zabaleta" musika beka, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.
HartzaileakEskatzaileek honako baldintza bete behar dituzte:
Eskatzaileek ikasketa espezializatuak egiteko proiektu bat aurkeztu behar dute, 2025-2026 ikasturtean egiteko.
Eskaerak musikan adituak diren ospe handiko hiru kidek osatutako ebaluazio batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da batzorde horretako idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.
Aukeraketak bi urrats izango ditu: Lehenik, ebaluazio batzordeak eskatzaileak adierazitako merituak neurtuko ditu. Ondoren, entzunaldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin errepertorio bat joko du ebaluazio batzordearen aurrean. Errepertorio hori eskaera egileak proposatutako estilo desberdineko lanen hiru zatik osatuko dute, eta ordu erdi ingurukoa izango da guztira hiru horien iraupena.
Beka behin betiko ematea, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroak edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onartzearen baldintzapean geratzen da.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 1ean hasiko da eta 2025eko maiatzaren 16an amaituko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaBerariazko ardurapeko aitorpena, musika arloko bere ikasketak egite ko erakunde publiko nahiz pribatuetatik aurreko urteetan jasotako beken zenbateko eta kalitateari dagokionez
Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:
Eskaerak Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik. Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.
Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa paper bitartez aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia) sartuz.
Bekaren zenbatekoa eta ordainketa moduaBekaren zenbatekoa, proiektuaren aurrekontuaren arabera finkatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak gehienez 14.000 euro jarriko ditu.
Beka bi zatitan ordainduko da:
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; beka honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:
Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.