NICANOR ZABALETA beka, harizko tresnen instrumentistentzat


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2023
  • Kulturaren sustapena

Deskribapena:

Eskaerei buruzko kontsultak

KBULEGOA

Santa Teresa Komentua

Elbira Zipitria 1

20003 Donostia-San Sebastián

943 11 33 43
9:00 - 14:00
Deskribapena

“Nicanor Zabaleta musika beka”, interpretari bakarlari gisa aritzeko espezializazio ikasketak egiteko, ondoren aipatzen diren instrumentuetako batean: biolina, biola, biolontxeloa, arpa edo kontrabaxua.

Hartzaileak

Eskatzaileek honako baldintza bete behar dituzte:

a) 2023ko abenduaren 31n 26 urte bete gabe izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko edo Nafarroako Foru Erkidegoko edozein herritan erroldatuta egotea, azken hamar urteotan gutxienez bost urtez.
c) Laguntza eskatzen deneko espezializazio ikasketei dagokien Kontserbatorioko goi mailako titulazioaren jabe izatea (biolina, biola, biolontxeloa, harpa edo kontrabaxua). Salbuespen gisa onartu ahal izango da titulazio hori ez duen izangaiaren eskaera, baldin eta bere espedientearen eta curriculumaren bitartez aparteko trebetasuna eta etorkizuna erakusten baditu, epaimahaikoek horiekin bekaren mailara iristen dela irizten badiote.

Betebeharrak

Eskatzaileek ikasketa espezializatuak egiteko proiektu bat aurkeztu behar dute, 2023-2024 ikasturtean egiteko.

Eskaerak musikan adituak diren ospe handiko hiru kidek osatutako ebaluazio batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu. Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko teknikari bat izango da batzorde horretako idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.

Aukeraketak bi urrats izango ditu: Lehenik, ebaluazio batzordeak eskatzaileak adierazitako merituak neurtuko ditu. Ondoren, entzunaldi bat egingo da eta bertan eskaera egileak bekaren bidez espezializazioa egin nahi duen instrumentuarekin errepertorio bat joko du ebaluazio batzordearen aurrean. Errepertorio hori eskaera egileak proposatutako estilo desberdineko lanen hiru zatik osatuko dute, eta ordu erdi ingurukoa izango da guztira hiru horien iraupena.

Beka behin betiko ematea, ikasketak egiteko erabili nahi duen zentroak edo ikasketa horiek zuzenduko dizkion irakasleak bekaduna onartzearen baldintzapean geratzen da.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2023ko ekainaren 16an bukatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  1. Eskaera orria behar bezala beteta eta sinatua.
  2. "Proiektuaren laburpena eta aurrekontua" dokumentua, beteta.
  3. Eskatzailearen Curriculum vitae dokumentatua.
  4. Bekaren helburu den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txos­ten zehatza.
  5. Izen handiko bi per­tso­nek edo bi zentro ofizialen txos­tenak, eskaera egileak proposa­tzen dituen ikasketak buru­tzeko duen gaitasuna ziurtatuz.
  6. Ikasketak egin nahi dituen zentroari buruzko informazioa: ikasketa programa, ikasketen iraupena, irakaslegoa, metodologia eta eskaintzen duen titulazioa zein den.
  7. Ikastetxeak, edota bere lana zuzentzeaz arduratuko den pertsonak, onartzen duela edo onar dezakeela egiaztatzen duen agiria.

Baldintza hauek NISAE eta beste plataforma batzuen bidez egiaztatuko dira, interesdunak horren aurka egiten ez badu behintzat; kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu agiriak:

  1. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea (NISAE).
  2. Zerga betebeharrak egunean izatea (GFAko Ogasun Departamentua).
  3. NA edo identifikatzeko agiria (NISAE).
  4. Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko administrazio auzotasuna egiaztatzen duen ziurtagiria, bost urtez gutxienez, azken hamar urteetan (NISAE).
  5. Beka eskatzen den tresnaren Goi-Mailako titulazioa (NISAE).
  6. Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialak (NISAE).
  7. Euskarazko ziurtapenak (NISAE).
  8. Banku kontuaren titulartasuna, betiere dagokion bankua bertan sartuta badago (Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea).
  9. Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako zerga-betebeharrak egunean izatea (NISAE).
Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak  Internet bidez aurkeztea hobetsiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektroniko honetatik. Eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein bitartekorik, aplikazio informatikoaren bidez betetako eskaera orria aurkeztu beharko du paperean sinatuta.

Halaber, badago aukera eskaerak eta dokumentazioa paper bitartez aurkezteko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari zuzenduta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Gipuzkoa plaza z/g behe solairua, 20004 Donostia) sartuz.

Bekaren zenbatekoa eta ordainketa modua

Bekaren zenbatekoa, proiektuaren aurrekontuaren arabera finkatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak gehienez 15.000 euro jarriko ditu. 

Beka bi zatitan ordainduko da:

— Zenbateko osoaren zati bat beka ematerakoan, 2023 urtean.

— Zenbateko osoaren beste zatia 2024 urtean, beka eman deneko ikasketak amaitu eta txostena aurkeztu ondoren; horretarako epea 2024ko azaroaren 30an amaituko da.

Araudi aplikagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; beka honen xehetasunak eta legedia ezagutzeko, hemen loturak:

Oinarri orokorrak eta berariazkoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 87zkia. 2019-05-10 

Deialdia  Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 96 zk., 2023-05-19

Informazio Osagarria

Hemen azaldutakoa laburpena besterik ez da; dirulaguntza hauen oinarri orokor eta espezifikoak ezagutzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera jo behar duzue.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.