Lehen Enpleguko Programa, Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesionalen batean parte hartu duten pertsona migratzaileak kontratatzeko


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Proiektu Estrategikoak

Deskribapena:

Helburua

Laguntza horien helburu nagusia da egoera ahulean eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden migratzaileen kontratazioa bultzatzea.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Diruz lagundu ahal izango dira migratzailea urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko gastuak.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren intentsitatea ez da kontratazio-kostuen % 50 baino handiagoa izango, 5.000 €-koa gehienez ere.

Hartzaileak

Gipuzkoakan kokatutako enpresak

Baldintzak
  • Kontratatutako pertsonak aurretik ez du lan egin gutxienez 18 hilabeteko etenik gabeko kontratu batekin.
  • Kontratatutako pertsonak Elkar-EKIN Lanean programan ibilbide profesionalaren batean  parte hartu behar izan du.
  • Kontratatuko den pertsonak, lanbide-ziurtagiria edo gaikuntza-ziurtagiria izan beharko du.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, aurrekontu-kreditua agortzen ez den bitartean, 2025eko urriaren 30ean amaituko da.

Aurkeztu behar diren agiriak
  1. Dirulaguntzaren xede den pertsonaren lan kontratua.
  2. Kontratatutako pertsonaren lan-bizitza.
  3. Elkar-EKIN Lanean programaren ibilbide profesional batean parte hartu izanaren ziurtagiria. Lanean.
  4. Deialdi hau argitaratu ondoren bidegabeko kaleratzerik egin ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.
  5. Aplikazioaren eskaera inprimakian sartutako erantzukizunpeko adierazpena.
  6. Erakunde eskatzaile/onuradunen ordezkariaren identifikazioa.
Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa internet bidez aurkeztu behar dira, Gipukzoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez(https://egoitza.gipuzkoa.eus) dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez.

Ebazpen epea

Gehienera 6 hilabete.

Jaso beharreko dokumentazioa

Diruz lagundutako proiektua amaitutakoan, enpresa onuradunak zuriketa kontu sinplifikatu bat aurkeztu beharko du, ondorengo agiriak erantsiz:

  • Diruz lagundutako jarduketa justifikatzen duen memoria, kontratatutako pertsonek egindako funtzioak adierazita.
  • Memoria ekonomiko bat, egindako jardueren kostua zurituko duena. Ondorengo agiriak jasoko ditu:
    • Kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia ordenatuak, bai eta kontratatutako pertsonaren enpresarentzako beste kostu batzuen justifikazioa ere (LIZ eredua, idC …).
    • Helburu bererako beste dirulaguntzarik jaso ez izanaren adierazpena.
    • Kontratatutako pertsonak deialdiaren baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena. 
Administrazio-isiltasunaren efektuak

Prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude dirulaguntza eskaera isiltasun administratiboagatik ezetsita dagoela ulertzeko.

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaile hauen xede diren dirulaguntzak GAO22 arrunta 2or.

Horietan xedatutakoaz gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, hura garatzeko erregelamenduak (apirilaren 29ko 24/2008 Foru De kre tuaren bidez onartua) eta dirulagun tzen arloan aplikatu beharreko gainerako arauek arautuko dituzte. 

Oharrak

Dirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, betiere aurrekontuaren mugen barruan. Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 7. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Proiektu Estrategikoak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.