Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
• Laneratzeko enpresak sortzearen edo dauden laneratze enpresak jarduera berrietan dibertsifikatzearen bideragarritasuna kontuan hartzen duten merkatu azterlanak.
• Gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortzera edo mantentzera bideratutako azpiegituretan, ekipamenduetan eta instalazioetan egindako inbertsioak.
Diruz lagundu daitezkeen kostuak:
• Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, inbertsioren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.
• Barneko langileen kostuak hautagarri izango dira, gehienez ere 35 euro/orduko.
Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiri bat aurkeztuko da.
• Kanpoko langileen kostuen kasuan, hautagarri izango dira, gehienez ere 69,29 euro/orduko.
Proiektuari eskainitako orduen ziurtagiri bat aurkeztuko da.
Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta erabakiko ditu, honako hauek kontuan hartuta: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak esparru horretan duen gaitasun profesionala, lehiarik dagoen ala ez, eta, betiere, merkatuaren balioa gainditu gabe.
Ez dira kostu hautagarriak izango:
• Bidaiak eta mantenu gastuak.
• Onuradunarekin lotura duten pertsonei edo erakundeei dagozkienak, salbu eta:
a) Merkatuko baldintza arrunten araberakoak badira; eta
b) Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren aldez aurreko baimena lortu bada.
Laguntzen zenbatekoa
a) Ekipamendu eta Instalazioak: kostu hautagarrien % 50 izango da laguntza, gehienez ere 6.000 euro mantendutako lanpostu bakoitzeko eta 12.000 euro sortutako lanpostu bakoitzeko. Laneratze enpresa proiektu bakoitzeko gehieneko laguntza 120.000 eurokoa izango da.
Erakunde onuradunak
Onuradun izan daitezke Gipuzkoan kokatuta dauden honako entitateak:
Baldintzak
Aurkeztu behar diren agiriak
Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskaera betez. Eskaerak eta dokumentazio osagarria aurkeztuko dira Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duten irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluetan xedatutako eran.
Txostenaren eskaerari, behar bezala beteta, dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Gizarteratze arloko enpresen eta hirugarren sektoreko entitateen kasuan, erregistro eskudunean inskribatuta egotearen ziurtagiria, 2. oinarri bereziaren arabera.
b) Diruz lagundu daitekeen jardueraren memoria deskriptiboa:
Proiektuaren izena.
Parte hartzen duten erakundeen datuak (erakundearen tipologia zehaztuta, 2. oinarri bereziaren arabera).
Proiektua koordinatzeko harremanetarako pertsonaren/en identifikazioa.
Edukia.
Formatua.
Garatuko beharreko metodologia.
Proiektuaren exekuzio kronograma.
Jarduera egiteko lekua edo lekuak.
Erakunde onuradun bakoitzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituen jarduera zentroak.
Inplikatutako pertsonak eta/edo materialak.
Beste alderdi tekniko batzuk, proiektua 6. oinarri espezifikoan ezarritako irizpideen arabera baloratzeko.
c) Diru sarreren eta gastuen aurrekontu banakatua. Diruz lagundu daitekeen jarduera batera finantzatzen bada, zenbatekoa, ehunekoa eta jatorria zehaztu beharko dira.
d) Aplikazioaren eskaera inprimakian sartutako erantzukizunpeko adierazpena.
e) Erakunde eskatzaile/onuradunen ordezkariaren identifikazioa.
f) Era berean, oinarri arautzaileetan eskatutako betekizunak egiaztatzeko egokitzat jotzen diren beste agiri osagarri batzuk ere aurkeztu ahal izango dira.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 17an hasiko da eta 2022ko urriaren 14an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak
Ebazpen Epea6 hilabete
Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuakEzestekoa
Araudi aplikagarriahttps://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/09/16/c2205728.pdf
Oharrak Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Proiektu EstrategikoakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.