"Fiskalitatean ideia berritzaileak" saria, zerga betebeharrak borondatez betetzeari eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari begira dauden ideiak, sormena eta talentua bultzatzeko.
Onuradunaka) Gipuzkoan erroldatuta dagoen edozein pertsona fisiko, banaka zein batera, talde bateko kide gisa.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berriak. Enpresa sortu berritzat hartuko da deialdia argitaratu aurreko zazpi urteetan eratu den erakundea. Enpresa terminoaren barruan sartzen dira sozietateak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak, fundazioak eta abar.
Aurkeztu behar den dokumentazioa“Internet bidezko eskaera” estekaren bidez egin behar den eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Ideiaren laburpen exekutiboa, ideaiaren puntu eta balio nagusiak azalduz eta nabarmenduz, 2. gehigarrian, A letran, adierazten dena (gehienez 2 orri).
- Memoria , 2. gehigarriko B letran, deskribatutako atal bakoitza garatuko duena, gutxienez. (gehienez 20 orri).
- Foru Administrazioak eta haren sektore publikoko entitateek emandako laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko Jokabide Kodea eta Zuzentasun Instituzionaleko Esparrua, Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 2ko Erabakiaren bidez onetsia, betetzeko konpromisoa, 3. gehigarriaren arabera.
Sariaka) Gipuzkoan erroldatutako pertsona fisikoen kategoriarako
1.saria:
• 1.500 € garbiko diruzko saria.
• MacBook Air (m2) motako ordenagailua edo antzekoa.
2.saria:
• 750 € garbiko diruzko saria.
• Telefonoz adimendun bat, Iphone 13 motakoa edo antzekoa.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berrien kategoriarako
Sari bakarra:
• 10.000 € garbiko diruzko saria.
Horrez gain, saritutakoek Bic Gipuzkoa Berrilan SAren aholkularitza izango dute beren ideiak bizkortzeko, saridunez aurrez onartuta, baldin eta ideia horiek berrikuntzaren aldeko prestakuntza programa eta ekintzen bidez bultzatu edo garatu badaitezke.
Era berean, berrikuntzaren, enpresa kudeaketaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (IKT) arloko prestakuntza jaso ahal izango dute, ekimenaren beharren arabera.
Lotura
- 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.
- 3. gehigarria: adierazpen eredua.
Eskaerak aurkezteko modua
Ideia bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”
B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago.
Eskaerak aurkezteko epea2024ko maiatzaren 10ean, 14:30ean, bukatuko da.
Araudi aplikagarria"Fiskalitatean ideia berritzaileak" sariaren oinarri arautzaileak eta deialdia.
27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa
Informazio osagarriaEspedientea organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua.
Telefonoa: 943 113 000
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua OgasunaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.