Fiskalitatean ideia berritzaileak 2022


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ogasuna

Deskribapena:

Xedea

"Fiskalitatean ideia berritzaileak" saria, zerga betebeharrak borondatez betetzeari eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari begira dauden ideiak, sormena eta talentua bultzatzeko.

Onuradunak

Gipuzkoan erroldatu dagoen edozein pertsona fisikoa, banaka zein batera, talde bateko kide gisa.

Sariak

1. saria:
• 1.500 € (diruzko saria).
• MacBok Pro (m2) motako ordenagailua edo antzekoa.
2. saria:
• 750 € (diruzko saria).
• Telefono adimendun bat, Iphone 13 motakoa edo antzekoa.

Horrez gain, saritutakoek Bic Gipuzkoa Berrilan SAren aholkularitza izango dute beren ideiak bizkortzeko, saridunez aurrez onartuta, baldin eta ideia horiek berrikuntzaren aldeko prestakuntza programa eta ekintzen bidez bultzatu edo garatu badaitezke.

Era berean, berrikuntzaren, enpresa kudeaketaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (IKT) arloko prestakuntza jaso ahal izango dute, ekimenaren beharren arabera.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa

“Internet bidezko eskaera” estekaren bidez egin behar den eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

- Ideiaren laburpen exekutiboa (gehienez 2 orri).

- Memoria (gehienez 20 orri, 2. gehigarriaren formatuaren eta ereduaren arabera).

- Foru Administrazioak eta haren sektore publikoko entitateek emandako laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko Jokabide Kodea eta Zuzentasun Instituzionaleko Esparrua, Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 2ko Erabakiaren bidez onetsia, betetzeko konpromisoa (3. gehigarriaren arabera).

Lotura

- Oinarriak eta deialdia.

- 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.

- 3. gehigarria: adierazpen eredua.

 

Eskaerak aurkezteko modua

Ideia bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”

B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago.

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko azaroaren 4an, 14:30ean, bukatuko da.

Araudi aplikagarria

"Fiskalitatean ideia berritzaileak" sariaren oinarri arautzaileak eta deialdia.

27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua

Informazio osagarria

Espedientea organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua.
Telefonoa: 943 113 000
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ogasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.