- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako ikastetxeen fiskalitatean ideia berritzaileak, 2025/2026 ikasturtea
- Eskaera epea: Epe barruan
- Azken eguna: 2026-05-08 14:30
- Ogasuna
Deskribapena:
Helburua2025/2026 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarren fiskalitatean ideia berritzaileak.
Onuradunak2025/2026 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoa ematen duten Gipuzkoako ikastetxeak.
Sariak1. saria: 2.000 €
2. saria: 1.000 €
Saritutako ikastetxeek diploma bat jasoko dute lortutako sariaren frogagiri moduan; gainera, ikastetxeen izena eta ideia irabazleen laburpen bat komunikabideetan eta Ogasun eta Finantza departamentuaren web orrian zabalduko dira.
Lehiaketa honetan parte hartzen duten ikastetxe guztiek, parte hartzeari buruzko diploma bana jasoko dute.
Eskaerak aurkezteko epea2026ko maiatzaren 8an, 14:30ean, bukatuko da.
Eskaerak aurkezteko moduaIkastetxe bakoitzak eskaera bat aurkeztu beharko du, eta eskaera horretan gehienez, lehiatzeko bi ideia jaso ahal izango dira.
Eskaera eta gainerako dokumentazioa Internet bidez aurkeztu behar dira, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”.
BAKQ edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago. Ustezko ordezkaritza erabili daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriakEskaerarekin batera, esteka honetan sartuta: “Internet bidezko eskaera”, agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Ideiaren laburpena idatzita, gehienez orri batekoa, ideiaren alderdi eta balore nagusiak azaldu eta nabarmenduko dituena. Laburpena aurkeztuko da nahiz eta ikus-entzunezko formatua aukeratu ideia garatzeko.
- Ideiaren azalpen ondorengo formatuetako batean:
- Idatzizko formatua: memoria, 2. gehigarriaren ereduaren araberakoa. Dokumentuak 5 oririalde izan behar ditu gehienez, DIN A-4 formatukoak, Arial letra mota arrunta erabiliko daeta 10 izango da gutxieneko tamaina (azalak, aurkibideak eta irudiak kontuan hartu gabe).
- Ikus-entzunezko formatua: bideoak gehienez 5 minutu iraungo du, ideia berritzailea jasoko du modu argian. Kontu teknikoak direla eta, bideoa ezingo da fitxero bat erantsita bidali inolako formatuan. Hala ere, bideoa plataforma digital batera igo ahal izango da (adibidez, Youtube, Vimeo, Dropbox, Google Drive …). Azken kasu horretan, laburpenaren orrian bideoari dagokion loturaren helbidea jasoko da.
Ideia originala izan beharko da, eta ezin izango ditu urratu jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, hirugarrenen datuen babesa edo beste edozein izaerakoa.
Loturak- Oinarri arautzailkeak eta 2025-2026 ikasturteko deialdia.
- 2. gehigarria: laburpen (gehienez orri 1) eta memoriaren (gehienez 5 orri) eredua.
- "2025/2026 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatean ideia berritzaileak" saritzeko oinarri arautzaileak eta deialdia.
- 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa
- 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua
Organo kudeatzailea:
Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua
Telefonoa: 943 11 30 00
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus
- Herritarren Arretarako Zerbitzua
- 943113000
- herritarrenarreta@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.