Gipuzkoako ikastetxeen fiskalitatean ideia berritzaileak, 2023/2024 ikasturtea


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Ogasuna

Deskribapena:

Xedea

2023/2024 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatean ideia berritzaileak. 

Onuradunak

2023/2024 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoa ematen duten Gipuzkoako ikastetxeak.

Sariak

1. saria:
• 2.000 € .
2. saria:
• 1.000 €.

Saritutako ikastetxeek diploma bat jasoko dute lortutako sariaren frogagiri moduan; gainera, ikastetxeen izena eta ideia irabazleen laburpen bat komunikabideetan eta Ogasun eta Finantza departamentuaren web orrian zabalduko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten ikastetxe guztiek, parte hartzeari buruzko diploma bana jasoko dute.

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko apirilaren 30ean, 14:30ean, bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko modua

Ikastetxe bakoitzak eskaera bat aurkeztu beharko du, eta eskaera horretan gehienez, lehiatzeko bi ideia jaso ahal izango dira.

Eskaera eta gainerako dokumentazioa Internet bidez aurkeztu behar dira, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”.

BAKQ edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago. Ustezko ordezkaritza erabili daiteke.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera, esteka honetan sartuta: “Internet bidezko eskaera”, agiri hauek aurkeztu behar dira: 

a.- Ideiaren laburpena idatzita, gehienez orri batekoa, ideiaren alderdi eta balore nagusiak azaldu eta nabarmenduko dituena. Laburpena aurkeztuko da nahiz eta ikus-entzunezko formatua aukeratu ideia garatzeko. 

b.- Ideiaren azalpen ondorengo formatuetako batean: 

- Idatzizko formatua: memoria, 2. gehigarriaren ereduaren araberakoa. Dokumentuak  5 oririalde izan behar ditu gehienez, DIN A-4 formatukoak, Arial letra mota arrunta erabiliko daeta 10 izango da gutxieneko tamaina (azalak, aurkibideak eta irudiak kontuan hartu gabe). 

- Ikus-entzunezko formatua: bideoak gehienez 5 minutu iraungo du, ideia berritzailea jasoko du modu argian. Kontu teknikoak direla eta, bideoa ezingo da fitxero bat erantsita bidali inolako formatuan. Hala ere, bideoa plataforma digital batera igo ahal izango da (adibidez, Youtube, Vimeo, Dropbox, Google Drive …). Azken kasu horretan, laburpenaren orrian bideoari dagokion loturaren helbidea jasoko da. 

Ideia originala izan beharko da, eta ezin izango ditu urratu jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, hirugarrenen datuen babesa edo beste edozein izaerakoa.

c. Foru Administrazioak eta haren sektore publikoko entitateek emandako laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko Jokabide Kodea eta Zuzentasun Instituzionaleko Esparrua, Diputatuen Kontseiluak 2018ko urriaren 2ko Erabakiaren bidez onetsia, betetzeko konpromisoa (3. gehigarriaren arabera).

Loturak

- Oinarri arautzailkeak eta 2023-2024 ikasturteko deialdia.

- 2. gehigarria: laburpen (gehienez orri 1) eta memoriaren (gehienez 5 orri) eredua.

- 3. gehigarria: adierazpen eredua.

Araudi aplikagarria

"2023/2024 ikasturtean ekonomiari eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatean ideia berritzaileak" saritzeko oinarri arautzaileak eta deialdia.

27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua

Informazio osagarria

Organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua
Telefonoa: 943 11 30 00
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ogasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.