Gipuzkoako ikastetxeek fiskalitatea berritzeko ideiak, 2022ko saria


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ogasuna

Deskribapena:

Xedea

2021/2022 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko ideiak. 

Onuradunak

2021/2022 ikasturtean ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen ari den Gipuzkoako edozein ikastetxe.

Sariak

1. saria:
• 2.000 € .
2. saria:
• 1.000 €.

Saritutako ikastetxeek diploma bat jasoko dute sariaren frogagiri moduan; gainera, ikastetxeen izena eta ideia irabazleen laburpen bat komunikabideetan eta Ogasun eta Finantza departamentuaren web orrian zabalduko dira.

Sariketa honetan esku hartzen duten ikastetxe guztiek lehiaketan parte hartzeari buruzko diploma bana jasoko dute.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Parte hartzeko eskaerarekin batera, esteka honetan sartuta: “Internet bidezko eskaera”, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu: 

1.- Ideiaren idatzizko laburpena, orri batekoa gehienez, deialdiaren 2. gehigarriaren ereduaren araberakoa. ideiaren alderdi eta balore nagusiak azaldu eta nabarmenduko ditu. Laburpena aurkeztuko da nahiz eta ikus-entzunezko formatua aukeratu ideia garatzeko. 

2.- Ideiaren aurkezpena ondorengo formatuetako batean: 

- Idatzizko formatua: memoria, 2. gehigarriaren ereduaren araberakoa. Agiria gehienez 3.000 hitz edo 5 orri, DIN A-4 formatuan izango da beti. 

- Ikus-entzunezko formatua: bideoak, gehienez, 5 minutu iraungo du, ideia berritzailea jasoko du modu argian. Kontu teknikoak direla eta, bideoa ezingo da fitxero bat erantsita bidali inolako formatuan. Hala ere, bideoa plataforma digital batera igo ahal izango da (adibidez, Youtube, Vimeo, Dropbox, Google Drive …). Kasu horretan, laburpen-orrian bideoari dagokion loturaren helbidea jasoko da. 

Ideia originala izan beharko da, eta ezingo ditu urratu jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, hirugarrenen datuen babesa edo beste edozein izaerakoa.

Eskaerak aurkezteko modua

Ikastetxe bakoitzak eskaera bat baino ezin du aurkeztu, baina posible da eskaera horretan bi ideia gehienez jasotzea. Eskaera eta gainerako dokumentazioa Internet bidez aurkeztu behar dira, lotura honetan: “Internet bidezko eskaera”.

BAKQ edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago. Ustezko ordezkaritza erabili daiteke.

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko martxoaren 17tik maiatzaren 13ra, biak barne.

Oinarri arautzaileak eta deialdia

Gipuzkoako ikastetxeek «Fiskalitatea berritzeko ideiak» sarian parte hartzeko 2022ko deialdia. 155/2022 Foru Agindua

«Ekonomia eta fiskalitateari buruzko unitate didaktikoan parte hartzen duten unibertsitatez kanpoko ikastetxe gipuzkoarrek fiskalitatea berritzeko ideiak» izeneko sariaren oinarri arautzaileak

27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena

Informazio osagarria

Organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua
Telefonoa: 943 11 30 00
Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ogasuna
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.