Landa ingurunean bizi direnen bizi kalitatea hobetzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietara iristeko landa bideak hobetuz.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerakLanda bide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigonatzea, nekazaritza ustiategietara doazen landa bideak konpontzea, baita seinaleztatzea ere.
Deialdia: Eskaera bat udal edo entitate bakoitzeko. Eskaeran, diruz lagundu daitezkeen bost proiektu sartuko dira gehienez. Aurkeztutako proiektuen balorazioa modu independentean egingo da proiektu bakoitzerako.
Gehieneko diru laguntza eskaera bakoitzerako: 35.000 €.
Diruz lagundu daitekeen proiektuaren gutxieneko inbertsioa: 4.000 €
Aurkeztutako proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak eta diru laguntzaren portzentajeak, "Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako laguntzak arautzeko Oinarri Arautzaileen" 8.- Balorazio irizpideak- eta 9.- Diru laguntzen zenbatekoa- puntuetan jasota daude.
Jardueraren aurrekontuaJardueraren aurrekontua 1.300.000 € da.
OnuradunakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta tokiko erakunde txikiak, landa bideen titularrak direnak edo, gutxienez, bideen erabilera publikoa egiaztatzen dutenak.
Eskaerak aurkezteko moduaDerrigorrez Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da, diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, eta horretarako dagoen inprimaki berezia erabiliz.
Eskaerak aurkezteko epea2023ko deialdian landa bideetarako inbertsioak finantzatzeko lagutza eskaerak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik 20 laneguneko epean aurkeztu beharko dira (apirilaren 20a arte).
Deialdia
Jon Valladares: 943 113537 jvalladares@gipuzkoa.eus
Eider Amezua: 943 337555 eamezua@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Lurralde orekaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.