Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako diru laguntzak (2022eko deialdia)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Lurralde oreka

Deskribapena:

Xedea eta jarduera eremua

Landa ingurunean bizi direnen bizi kalitatea hobetzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietara iristeko landa bideak hobetuz.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Landa bide berriak egitea, lehenengo asfaltatzea edo hormigonatzea, nekazaritza ustiategietara doazen landa bideak konpontzea, baita seinaleztatzea ere.

Deialdia: Eskaera bat udal edo entitate bakoitzeko. Eskaeran, diruz lagundu daitezkeen bost proiektu sartuko dira gehienez. Aurkeztutako proiektuen balorazioa modu independentean egingo da proiektu bakoitzerako.

Gehieneko diru laguntza eskaera bakoitzerako: 35.000 €.

Diruz lagundu daitekeen proiektuaren gutxieneko inbertsioa: 4.000 €

Aurkeztutako proiektuei aplikatuko zaizkien balorazio irizpideak eta diru laguntzaren portzentajeak, "Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa bideetarako laguntzak arautzeko Oinarri Arautzaileen" 8.- Balorazio irizpideak- eta 9.- Diru laguntzen zenbatekoa- puntuetan jasota daude.

Jardueraren aurrekontua

Jardueraren aurrekontua 1.300.000 € da.

Onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak eta tokiko erakunde txikiak, landa bideen titularrak direnak edo, gutxienez, bideen erabilera publikoa egiaztatzen dutenak.

Eskaerak aurkezteko modua

Derrigorrez Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan aurkeztuko da, diru laguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboaren bidez, eta horretarako dagoen inprimaki berezia erabiliz.

Eskaerak aurkezteko epea

2022ko otsailaren 10etik 2022ko martxoaren 9ra

Deialdia

2022ko otsailaren 9ko GAO

 

Ebazpena

2022ko maiatzaren 25eko GAO

Informazio osagarria

Jon Valladares: 943 113537   jvalladares@gipuzkoa.eus

Eider Amezua: 943 337555   eamezua@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Lurralde oreka
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.