Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa-lurzoruaren lursailak mugatzeko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.

1.2. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak:

·   Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea.

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak

Laguntzen zenbatekoa

Entitate eskatzaile bakoitzari 25.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko (formula baten bidez kalkulatuko da gehiengo hori). %50eko dirulaguntza zuzena izango da, egindako inbertsioen araberakoa eta lehen aipatutako gehienezko mugarekin. Diruz lagundu daitezkeen lanetako gutxieneko inbertsioa 14.000 €-takoa izango da.

Baldintzak

-  Udalak udal-arduradun bat izendatuko du, landa-inguruneari eta bertako biztanleei buruzko esperientzia eta ezagutza izango dituena.

 

-  Jarduketen helburuak zabaltzeaz arduratuko da, katastroko lurzatien titularrak dauden mugak eta mugarriak zehazten saia daitezen.

 

-  Informazio-gune bat jarriko du katastroko titularrei arreta emateko, sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta, hala badagokio, mugaketekin sor daitezkeen arazoak jaso eta aztertzeko.

 

-  Mugakideak diren jabeen akordioak jasoko ditu.

 

-  Datuak hartzeko akordioak aurkeztu ez diren lursailen jarraipena egingo du, eta desadostasunak ebazteko arbitrajea egiten saiatuko da.

 

-  Diruz lagundutako jarduerak egiteko behar diren teknikariak, laguntzaileak eta mendiko langileak kontratatuko ditu.

 

-  Katastro-partzelen jasotze topografikoa zehaztasun dezimetrikoarekin egingo du. Jasotzean, dauden mugarriak eta jabeek adierazi nahi dituzten bestelako puntuak identifikatuko dira. Muga jarraituko da, eta posizio-puntuak hartuko dira linearen kiebroetan. Akordio bidezko jasotze horrek katastroko partzelen % 90i eragin beharko dio gutxienez, eta partzela bakoitzerako justifikatu beharko da zergatik ezin den partzelen % 100era iritsi.

 

- Aurkezteko ezarritako epea baino lehen, Foru Aldundiari entregatuko dio egindako lan guztia formatu digitalean. Informazio digitalean partikularren artean lortutako akordioaren dokumentuaren erreferentzia jasoko da, eta lortzen ez bada, arrazoiak adieraziko dira. Jasotako mugarrien eta puntuen ETRS89 erreferentzia-sisteman UTM koordenatuen zerrenda bat erantsiko da. Gainera, jabe bakoitzari bere lursailen plano topografikoarekin koadernatutako liburuxka bat emango dio, non mugarri eta puntu garrantzitsu guztiak zenbakituta agertzen diren, bai eta beren jabetzak nabarmenduta ikusten diren ortoargazki bat ere; era berean, dokumentu bat erantsiko zaio marraztutako esparru bakoitzerako, katastroko lurzatia, azalera eta mugarrien eta jabeek nabarmendu nahi izan duten puntuen UTM koordenadekin (ETRS89 sistema)

 

-  Obrak gauzatzeko kontratuen formalizazioan klausula bat sartuko da, eta bertan jasoko da kontratistak nahitaez bete behar dituela lan-arloan eta eraikuntzako eta lan-arriskuen prebentzioko obretako segurtasun- eta osasun-arloan indarrean dauden xedapen guztiak. Kontratistaren erantzukizun esklusiboa izango da lan-istripuei buruzko guztia. Klausula horretan berariaz aipatuko da, halaber, kontratistak betebehar horiek ez betetzeak ez diola inolako erantzukizunik ekarriko ez erakunde kontratatzaileari, ez Gipuzkoako Foru Aldundiari. 

Onuradunek dirulaguntzen xede diren jarduera edo jarduketen finantzaketaren izaera publikoari behar adinako publizitate egokia eman beharko diete.

Aurkeztu behar diren agiriak

Aurrekontua, mugatu beharreko poligonoak (eta partzela kopurua) eta lanen kostua adierazita

Eskaerak aurkezteko epea

2023ko maiatzaren 30eko 23:59hak arte

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eskuragarri jarritako berariazko inprimakiaren arabera.

Ebazpen Epea

6 hilabete

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpenak entitate eskatzaileak eta aurkeztutako proiektuak eta jarduerak identifikatu ditu. Dirulaguntza jasoko dutenentzat ebazpenak ezarriko du zein den diruz lagungarritzat hartutako gastua, zein portzentajetan izango den diruz lagundua, emandako laguntzaren zenbatekoa eta baita hori finantzatzeko erabiliko den kontu saila eta urtekoa ere. Jarduera bati dirulaguntza ukatu bazaio, ukatzearen arrazoia zein den adieraziko da

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezestekoa

Araudi aplikagarria

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.

Oharrak

Bakarrik udalaren zenbait poligonori eragingo dieten mugatze lanak aurkez daitezke, laguntzen hurrengo deialdietara beste poligono batzuen mugatze lanak aurkez daitezkeelarik. Halere eskaerek poligono osoen mugatze lanak jaso beharko dituzte

Dirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, eskaerak aurkeztutako hurrenkeraren arabera, dagoen kredituaren mugen barruan.

Ezarritako epean ez bada justifikatzen, gutxienez, partzelen % 90a ados digitalizatu izan dela eta jabeen % 90ekin kontaktatu eta prozesuaren berri eman zaiela, emandako laguntza itzularazi daiteke, egindako ez-betetzearen proportzioan.

Internetera Sarrera
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.