Euskadiko Nekazalturismo Elkartearen funtzionamendua eta jarduera gastuetarako laguntza


  • Egoera: Epe barruan
  • Eskaera epea:  2026-01-01 - 2026-12-31
  • Arloa: Landa Garapena

Deskribapena:

Helburua

Finantzatzea ekitaldian Euskadiko Nekazalturismo Elkartearen bulego baten funtzionamendua eta jarduera gastuak

Deskribapena

Finantzatzea ekitaldian Euskadiko Nekazalturismo Elkartearen funtzionamendua eta jarduera gastuak. Bulego horrek, batetik, azoka, kongresu edo antzeko ekitaldien ospakizuna eta/edo parte-hartzea koordinatu eta antolatuko du, eta, bestetik, bazkideen prestakuntza eta enpresa hobekuntza sustatuko ditu. Landa garapenerako bitarteko bat da, landa ingurunearen ezaugarriak ustiatuz naturarekin eta natura baliabideekin lotutako turismo zerbitzuen eskaera gero eta handiagoa erakartzeko. Horretarako, nekazaritzako profesionalak inplikatu dira, nekazaritza jarduera utzi gabe eta horren osagarri gisa, ostalaritza sektoreko berezko ostatu zerbitzuak eskainiz. Jarduera horrek beren ongizatea hobetzen lagundu duten baliabide ekonomikoen iturri osagarria sortu die.

Euskal Herriko Nekazalturismoko Elkarteak aurtengo ekitaldi ekonomikoan egindako gastuen zati bat finantzatuko da.

Laguntzen zenbatekoa

31.500,00 €

Hartzailea

NEKAZALTURISMO ELKARTEA-NEKATUR

Araudi aplikagarria

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa, eta apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onesten duena.

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
Eska ezazu laguntza berri bat Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)